Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/03/30 17:14:04.536 GMT+2

Errepidea ez da bidea!

Beno, egia esanda, Errepidea ez de bidea da idatzi dutena El Semanal Digital web konfidentzial espainolean. Elgoibarren oihu horrekin egin omen zioten agur, erreibindikatiboki, herrikideek Arnaldo Otegiri, Batasunakoa Audientzia Nazionalrentzat zihoalarik. Arnaldok ez zien kasurik egin, ze autoz abiatu zen, errepidetik, eta ez helikopteroz edo beste bide batetik.

Espainiako beste kronika batean, gertaera hau Guipúzcua izeneko lurralde batean kokatu dute.

Eskerrik asko R. Xalba Garez eta Sustatu

Nork: bantua.2006/03/30 17:14:04.536 GMT+2
Etiketak: espainolak politika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/03/24 16:20:51.534 GMT+1

Itxaropen gela

Etxarri Aranazko udaletxean agertutako errotulua.

Gaztelaniaz: Secretaría, Sala de espera. Euskaraz: Idazkaritza, Itxaropen gela.

Argazkia dago! Eskerrik asko, Agonirena.

Nork: bantua.2006/03/24 16:20:51.534 GMT+1
Etiketak: udala | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/03/20 10:42:11.693 GMT+1

Ameriketar hispano-hizkuntzarentzat pentsatuta

EITBk honela aurkeztu du bere telebista iharduera JumpTV telebista webean.

EITB,euskal kanala da, eta bertan bi mila langileek, lana egiten dute.
Talde onek,ameriketar hispano-hizkuntzarentzat pentsatuta dago.
Euskerazko interbentzioak,espainolaz itzulita edo azpimarratua daude.
Orokorki programazioa milaka gendeari orientatuta dago.Programazioa hiru atal dute:berriak,kirolak, ozio eta kultura.
Munduko kapital garrantsitzuenak delegazioa eta korresponsalak finkatuta dauzka eta kazetari bereziak, munduko lurralde arrizkutsuenak.
Egunero hiru berriak ematen dituzte,bat ameriketan dauden audientziaz,bereziki pentsatuta,mahi-inguruak eta elkarrizketak osatuta.
Kirol programazioa oso haundia da:futbola, basket, euskal pilota, txirrindulariak, eskubaloia, mendiak, estropadak, herri-kirolak.
Eitbek, garrantzi haundia ematen die ozio eta kulturari,(erreportaiak, bidaiak, herriko-kultura, eta abar).

Eskerrik asko, Imanol-Sustatu.

Nork: bantua.2006/03/20 10:42:11.693 GMT+1
Etiketak: eitb | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2006/02/22 12:30:17.378 GMT+1

Navalaldea

Gonbidapena dut esku artean, Pasai Donibaneko Bordalabordako kaian urbanizazio eta eraikuntza lanen lehen harria jarri behar omen dute egun batzuk barru.

Urbanizazio horri izen polita asmatu diote: Navalaldea.

Berdin jar ziezaioketen Aldeanaval, ezta?


Nork: bantua.2006/02/22 12:30:17.378 GMT+1
Etiketak: euskañol | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/02/04 15:26:49.268 GMT+1

Txirlak itsas neskaren erara

Ostegunean hasi zen Mihiluze ETB1eko programa berrian, itzulpen oker barregarrien berri eman zuten. Jatetxeetako menuetakoak omen dira hauek, ez dakigu benetakoak, ala Urmeneta eta Amonarrizen irudimenak asmatuak:

- Txirlak itsas neskaren erara: almejas a la marinera

- lekatxoa: vainilla.

sagartxoa: manzanilla

Eskerrik asko, Edorta Arana.

Nork: bantua.2006/02/04 15:26:49.268 GMT+1
Etiketak: jatetxea mihiluze literala | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/02/02 16:40:59.790 GMT+1

Juan Crisostomo Arriagaren bigarren urteurrena

Hemen irakurri dut, erantzun batean. Juan Crisostomo Arriaga musikariaren jaiotzaren 2. urteurrena ari dira ospatzen, kartel batzuetan argitaratu dutenez.

Gaztelaniaz, jakina 2º centenario da kartel berean agertzen dena ospatzeko.

Eskerrik asko, Patxi Lurra.

Nork: bantua.2006/02/02 16:40:59.790 GMT+1
Etiketak: arriaga bilbo kartela | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)