Metroa, goizeetan beteta joan ohi da. Jendea halere antzerako gauzak
egiten joaten da. Horrela Metroko Jendea deritson multzo bat osa
genezake. Irakurten doazenak; orokorrean metro-sarreretan banantzen
dituzten dohako egunkari horietakoak. Beste jende ugari orain
ezinbesteko bilakatu diren MP3etan musika entzuten doaz; hauek bigarren
taldea osotuko lukete. Aurrera jarraitu baino lehen, hau da, hirugarren
talde maioritarioi aipatu aurretik 1.5 taldea edo aurreko bien nahastea
den talde bat aipatzea garrantsitzua dala uste dut, hau da, bai
irakutzen, bai musika entzuten doan Metroko Jende taldea. Hirugarrena
xinpleena da, ezer egiten ez doan jendea, ikus daitekeen ezer
behintzat, zeren eta hauek bere munduan murgilduta ibili ohi dira.
Agian galdetzen egono zarete... "eta laugarrena? zergatik ez du aipatzen? Zergatik ez du esaten lagunekaz berbetan doan laugarren taldea?". Ene
irakurle preziatuak...metrora goizean sartu baldin bazarie, hori da
egin ezin daitekeen gauzatariko bat...jende mordo artean berba egitea
behintzat lasai eta gustura.Gaur baina talde hauetatik at dagoen emakume bat aurkitu dut. Andre hau ez zihoan ez irakurtzen, ez musika entzuten ez metroan egitea normala den beste ezertan. Andre hau poltsa bat hankartean zuelarik eta jostorratz handi bat eskumako eskuan puntua egiten zenbiltzan. Bai, badakit bere adineko andrak egin ohi duten gauza bat, bai ilobentzat, edota seme-alabentzat. Halere andre hau ez zegoen halako ezer egiten, baizik eta kordel bat egiten ari zen. Eta metroan...ikusten dudan lehenengo aldia izan da, eta hori zoritxarrez, eta derrigorrez metroaren erabiltzaile sutsu bat naizela!.Txiki-txikitatik erakutsi digute, adin honetako andreak puntua egiten dutela, baina beti etxean ikusi ditugu, telebista edo beheko-suaren ondoan eserita, edota parkean, ilobak jagoten dituzten bitartean. Jostorratza askotan egin duen pertsona baten tanekeran erabiltzen zuen, mugimendu ziur eta zuzenak, bere beharrean guztiz kontzentratuta zegoen, metroa mugimendu arrotz bat egiten zuenean soilik geldituz.
Zertan arituko ote zan pentsatzen? Agian bere arazoetan. Edo agian bere ingurukoen arazoetan. Giza-bizitza azkenean bera egiten ari zen kordelarekin alderatu leike. Zoriontsu izateko bizitzak aurkezten dizkigun bide-gurutzeak ziurtasunez eta erratu gabe hartu beharko genituzke baina askotan ez dago argi zein bide aukeratu nahi dugun gure bizitzaren kordela luzatzen jarraitzeko. Noizbehinka aukera biren artean zein da onena? Zuzena dena, edo gure bihotzak esaten diguna?. Zuzeneko ondorio ziurtatuak emango digun bidea; edo itxaron beharko duguna eta horren fruituak ziurtaturik edukiko ez duguna?. Hobe aukeratu behar ez izatea! Baina horrela, aukeratu barik ez gara inoiz zoriontsu izango, zeren eta bide-gurutze baten erdian gelditu ezkero, beti pareta eta ezpataren artan bageuden moduan sentituko gara, gure bizitza aurrera joango ez balitz moduan, gure bizitzaren kordela eten egingo zen.
Beraz, hobe dugu garbi jokatzea, garbi hitz egitea eta apurka-apurka aurrera jarraitzea.
Hurrengo geltokia: Bizitza krudela baina erreala. "kontxo! neurea, jaitsi egin beharra daukat, egongno gara!;)"
Erantzunak
Nork: Josu.2006/04/05 17:20:29.551 GMT+2
http://www.blogak.com/josu