Albistearen iturria: EiTB24
SGAEk 20 milioi euro irabazi ditu EAEn, autore-eskubideak direla eta
2006/06/07
Hazkuntza, oro har, zuzeneko emanaldiengatik ordaindutako eskubideek izan duten gorakada garrantzitsuari (%31,21) egotzi diote.
SGAEk Euskadin duen ordezkaritzak 20 milioi euro baino gehiago eskuratu zituen 2005ean autore-eskubideak direla medio, atzo Bilbon aurkeztu zuten balantzearen arabera. 2004an 19 milioi euro bildu zituzten, iaz baino %6,5 gutxiago.
Zuzeneko kontzertuengatik lortutako eskubideek izandako gorakada garrantzitsuari (%31,21) egotzi diote, ora har, hazkuntza. Batez ere, U2 taldeak Donostian eskaini zuen emanaldia ekarri dizkie diru-sarrerak.
Arte eszenikoen eta musika klasikoaren sektoreek, bestalde, %0,88ko eta %7,66ko irabaziak eragin zizkien, hurrenez hurren, balantzean agertzen denaren arabera.
Grabatutako musika tabernetan, jatetxetan eta komertzioetan erabiltzeagatik diru-sarrera garrantzitsuak izan dituzte. Izan ere, 2004ko urtearekin alderatuta, %10,7ko hazkuntza izan zuten iaz. EAEn 15.000 dira SGAEri grabatutako musika erabiltzeagatik ordaintzen dioten taberna eta komertzioak.
Gainera, SGAEko arduradunen esanetan, une honetan 300 lokalen kontrako jardunbideak dituzte irekita, musika jartzeagatik edo telebista izateagatik eskubideak ordaintzen ez dituztelako. Honek %2ko diru-sarrerak suposatzen die.
Joan den urtean, 202 egile berrik eman zuten izena Euskadiko SGAEn. Orotara, 3.250 bazkide dira eta 2.428 lan ekoiztu zituzten, horietako 1.500ek irabaziak izan zituztelarik autore-eskubideak tarteko.
Erantzunak
...somos unos enanitos que no pudimos escribirte en tu flog porque estaba saturado de comentarios... vaya caca que solo permitan un maximo de diez... pero bueno...solo decirte que aunque no entendemos nada te queremos mucho... jiji
Nork: Galtxagorris.2006/06/10 11:21:49.642 GMT+2
Iker
Nork: Iker.2006/12/12 00:18:52.595 GMT+1