Jose Manuel Farto arabako enpresarien elkartea den SEA-Empresarios Alaveses erakundearen Idazkari nagusia izan zen 2001. urtetik 2005.era.
Jose Manuel Farto ezkerretara, Idazkari berria den Aitor Otaola eskuinetara daukala.
Ainbat alditan abertzaletasunaren kontrako iritziak plazaratu zituen eta batez ere oso ezaguna eta indartsua izan zen, Ibarretxe Planaren aurkako bere lana.
Beraz, eta beldurrik gabe esan liteke, ekonomialari hau gure artean dauden hiritar ez abertzale edo hobe adierazita espainiarzaleen eredutzat hartu dezakegula.Baina espainiarzalea izatea ez da arlotea eta artaburua izatearen sinonimoa. Bere burua euskal abertzaletzat duten guztiak argiak eta azkarrak ez diren bezala. Eta hona hemen buru argia duen espainiarzale batek, E.A.E.ko erakundeek eramaten duten politika estrategikoari buruz pentsatzen dituenak.
Laburbilduz zera esaten du, euskal aberri independente bat lortzea helburutzat dugunontzako, objetiboki, lana ongi egiten ari dela Eusko Jaurlaritza, eta batez ere Ibarretxe Lehendakaria.
Nik bi hausnarketa egiten ditut artikulo honen gain. Alde batetik gure pentsakera politikoaren etsai den batek, gure helburuak lortzeko politika estrategia aproposa daramagula aitortzeak, poztu egiten nau eta politika hori babesten eta bultzatzen jarraitu behar dugula erakusten dit. Bestetik beldur bat sorrarazten dit. Tipo hau konturatu baldin bada, euri edo elurpean, zein eguzkitan, guk gure bideari ekin diogula, ez ote dira partidu espainiarzaleetako politikariak ere konturatuko eta estrategia honi aurre egiten hasiko?
Ah!, ahaztu egiten zitzaidan. Espainiarzalea izatea ez da arlote eta artaburu izatearen sinonimo. Baina askotan batera dijoaz.

Bejondeigula, jaunak!





Erantzunak
Nork: Candido Saseta.2007/11/19 22:25:02.843 GMT+1
Nork: segapotoa.2007/11/20 09:33:46.024 GMT+1
Joxerra Bustillo ekonomialariak ere aipatzen du bere blogeko artikulu honetan, Jose Manuel Fartoren “El Estado Vasco emergente” artikulua eta badirudi hemen agertu den iritziaren parekoa daukala, hau da gure aurkariak ari zaizkigula, seguruenik nahi gabe, egin beharreko bidea markatzen.
Nork: Segapotoa.2007/11/21 11:15:31.825 GMT+1