Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/04/07 14:49:20.153 GMT+2

2008ko ZIURTAGIRI EKITALDIA

 

      57 Bai Euskarari Ziurtagiri banatu dira   

Baztanen 

                                                              Ekainaren 14an egindako ekitaldian hainbat eragilek parte hartu zuen

TTIPI-TTAPA - Núm. 473 - 26/06/2008

                                                Baztan. -- 57 enpresa, saltoki eta era guztietako entitatek eskuratu dute aurten Bai Euskarari

Horietatik seik Zerbitzua eta lana euskaraz maila lortu dute; 23k Zerbitzua euskaraz maila; eta 28k Bidean maila. Ekainaren 14an egin zen ekitaldian Xabier Mendiguren Ziurtagiriaren Elkarteko bokalak duela bortz urte Baztanen Bai Euskarari Akordioa abiatu zenetik egin diren urrats esanguratsuak azpimarratu zituen.

Martin Garde, Baztango euskara zinegotzia, Maria Mendiburu Baztan ikastolako irakaslea eta euskalgintzako ordezkaria, eta Eva Olaizola Elizondoko Gaztetxeko kidea eta eragilea ere ekitaldian izan ziren. Eurek ere euskararen normalizazioaren bidean urratsak ematen jarraitzeko beharra nabarmendu zuten.

Nork: baztaneneskuaraz.2009/04/07 14:49:20.153 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru