Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/04/03 14:26:43.667 GMT+2

Googleko egutegia

Hemen atxikitu dudan egutegia, Googleren zerbitzu batena da. Googlecalendar dauak izena zerbitzuak, eta bertan bakoitzaren eginbeharrak... jar ditzakezu. Bertan, nik ikasten dudan lizentziaturaren ikasgaien datak azaltzen dira.

Nork: bazterrean.2008/04/03 14:26:43.667 GMT+2
Etiketak: egutegia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/03/13 14:49:06.932 GMT+1

Uruguay

Hementxe dagoean Uruguayko mapa da. Hau aukeratu dut, egunen batean bertara joatea gustatuko litzaidakeelako.
uruguay tagged map - Tagzania

Nork: bazterrean.2008/03/13 14:49:06.932 GMT+1
Etiketak: uruguay | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/02/28 14:28:41.765 GMT+1

Xabier Silveira

Bideo honetan, Xabier Silveira bertsolari eta idazleak 2006an Nafarroako bertso txapelketa irabazi eta gero botatako bertsoa azaltzen da.

Nork: bazterrean.2008/02/28 14:28:41.765 GMT+1
Etiketak: xabier silveira | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/02/28 13:19:55.227 GMT+1

Cómo sobrevvir a la sociedad de la información

Lehengo ostegunean entzundako hitzaldian, hau da, Cómo sobrevivir a la sociedad del conocimiento hitzaldian, gaur egun bizi garen informazioaren gizarteari buruzko hainbat gauza interesgarri esan zirela uste dut. Bere izenarekin gogoratzen ez banaiz ere, filosofoak esaten zuen gaur egun informazio gehiegi genuela eskuragarri, eta hori izan zen bere hitzaldiaren tesi nagusia. Ni guztiz bat nator berak esandakoarekin, izan ere, ikusi besterik ez dago interneteko edozein bilatzailetan zerbaiten inguruan informazioa bilatzen hastean gertatzen dena. Bilatzailean egin nahi den bilaketarako gakoak idatzi orduko, bilaketarekin erlazioa duten hainbat orrialde irekitzen zaizkigu. Orrialde horien guztien artean aukeraketa bat egiteko garaia iristen da orduan, interesgarrienak aukeratuz eta beste hainbat baztertuz.

 

Internetekoa adibiderik garbiena izan daiteke, baina interneteko munduaz aparte ere, informazioaren gizartean bizi garela gauza jakina da. Gaur egun, egunean gertatzen diren albisteak interneten, irratian, telebistan edota egunkarietan ikusi ditzakegu, hau da, informazio asko gure eskura egoteaz gain, informazio hori iturri edo medio ezberdinetatik jaso dezakegu.

 

Hitzaldian filosofoak esan zuen bezala, gaur egungo gizartean gehiegizko informazioa dago, eta horrek nire ustez, alde onak eta txarrak ditu. Alde batetik, iruditzen zait edozein gairen inguruan informazio asko eta ezberdina egotea oso gauza ona dela, azken finean informazioa kontrastatuz pertsona bezala hezi eta gure iritzi kritikoa lantzen dugulako. Baina gaur egungo gizartean dugun gehiegizko informazio horri arazo bat ikusten diot; izan ere, nik uste dut gaur egun informazio asko dagoen arren, informazio gehiena pentsamendu bakarraren bidean doala, nahiz eta zorionez gaur egun oraindik kontrainformazioari leku bat egiten zaion.

 

Finean, uste dut informazioa modu zintzo batean ulertuta beti dela ona, baina modu txarrean eta interes konkretu batzuen arabera ere erabili daitekeela uste dut. Horregatik, informazioz gainezka bizi garen honetan, oso garrantzitsua iruditzen zait bakoitzak bere irizpide propioak izatea eta irizpide horien arabera, informazio jakin bat aukeratzea eta beste bat baztertzea. Horrela ez bada, gaur egungo informazio uholdeak artalde bereko kide bilakatu gaitzakelako guztioi.

Nork: bazterrean.2008/02/28 13:19:55.227 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)