Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/06/02 13:55:20.482 GMT+2

Zatitua

Zatitua dago bere bizitza. Gura lukeena eta benetan dena bitan banaturik aurkitzen da. Zati bakoitzak adio esaten dio etengabe beste zatiari.
Honela agortzen zaizkio kleenexak.

Nork: belmondo.2006/06/02 13:55:20.482 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/05/11 07:52:07.549 GMT+2

itzulera

Denbora luzez zu ikusi gabe, maitea. Hemen naukazu, erdi biluzik eta gezurretan. Belarrira esango dizut: taberna gehiegi izan dira bidean, pertsona gehiegi. Zabor asko aurkitu dut, hor nonnahi sakabanaturik, ondo jantzirik. Kolore biziz ikusi nahi nuke mundua.

Baina hau txuri-beltzezko pelikula bat besterik ez da.

Nork: belmondo.2006/05/11 07:52:07.549 GMT+2
Etiketak: aitzakiak gezurrak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/03/22 21:22:55.772 GMT+1

supermerkatuko maitasuna

Supermerkatuaren segurtasun kamarari begira gelditu naiz. Beste aldean nor dagoen galdetu diot langile bati. Sorbaldekin keinu leun bat egin du. Besterik ez. Eta gomazko eskularruz beteriko kaxak jaso ditu, edo lekuz aldatu behintzat. Nik kamarari so jarraitu dut. Eta eztula leun bat egin ondoren, nire hitzaldi definitiboari ekin diot:

"Ez zaitudalako ezagutzen maite zaitut".

Nork: belmondo.2006/03/22 21:22:55.772 GMT+1
Etiketak: supermerkatuak maitasuna kamarak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/03/13 20:30:57.477 GMT+1

lagunen argazkiak

Bi lagun bakarrik izan ditut bizitza osoan zehar. Egunen batean galdu behar nituela banekienez, argazki bana atera nien. Noizbait izan zirena gogoratzeko agian. Orain argazki huts, geldi eta zaharkituak dira. Eta ez dute hitz egiten.

Benetako lagunek bezala.

Nork: belmondo.2006/03/13 20:30:57.477 GMT+1
Etiketak: argazkiak lagunak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/03/07 21:41:55.120 GMT+1

hiriaren amaiera

Taxi bat hartu nuen lehengo egunean. Hiriaren amaieran utzi ninduen eta alde egin zuen. Ez zidan ordaintzeko aukerarik eman. Hiriaren amaierako etxeek leiho txikiak dituzte, kanpokaldea ez ikusteko. Ustela baitira bertako kaleak. Taberna batean trago bat hartu nuen. Denbora eten egin zen, norbaitek doministiku batekin, unea usteldu zuen arte. Nazka sentitu nuen.

Eta maitasuna.

Nork: belmondo.2006/03/07 21:41:55.120 GMT+1
Etiketak: hiriak taxiak ustelak tabernak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/03/04 16:30:34.422 GMT+1

superegituraren buruak

Azkenean, beti agertzen dira pertsona berberak. Superegitura ikustezin honen buruan daudenek oso ondo aukeratu dituzte misiolari bezala jarriko dituzten lerdoak. Ez dakite zer esaten duten, baina are gutxiago dakite entzuleek, beraz, ez dago inolako arazorik.
Sistema ondo doa.

Nork: belmondo.2006/03/04 16:30:34.422 GMT+1
Etiketak: superegitura lerdoak sistema | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/03/01 21:35:47.259 GMT+1

idazkariak

Munduko presidenteari eskutitz bat idatzi nion behin, planeta lehertu eta akabatzeko metodo zehatz eta fin bat nuela esanaz. Ez nuen sekula erantzunik jaso, baina badakit orduz geroztik bere idazkariak gauero egiten duela txortan.
Badaezpada ere.

Nork: belmondo.2006/03/01 21:35:47.259 GMT+1
Etiketak: leherketak txortan mundua idazkariak presidenteak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/02/28 11:01:45.090 GMT+1

hiltzaile poetikoak

Pseudointelektualek bat egingo dute nirekin, hiltzaile estatubatuarrek hobeto jorratzen dute poetika europarrek baino. Neskatxak bortxatu, hil eta Bruselako epaitegian ikusten dugu gure psikopata. Ezer berezirik adierazi gabe. Narratiba morbosorik gehitu gabe. Telebista itzaltzen dugu. Zerbait gehiago espero genuen.
Pelikula amerikarretan ikusi duguna.

Nork: belmondo.2006/02/28 11:01:45.090 GMT+1
Etiketak: hiltzaileak poetika psikopatak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/02/25 22:43:55.263 GMT+1

idazle eta artistak

Ez zaizkit gaur egungo idazleak gustatzen. Ezta artistak ere. Hausnarketak egiten jartzen direnean jasangaitzak suertatzen zaizkit. Liburuak eta koadroak nahiago ditut. Bertan gelditu daitezela, isilik. Edo ez dezatela ezer egin.
Ez ditut faltan botako.

Nork: belmondo.2006/02/25 22:43:55.263 GMT+1
Etiketak: literatura artea artistak idazleak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/02/22 21:11:56.269 GMT+1

argazki kamara

Argazki kamara bat behar dut zure gorputzaren zelula bakoitzaren erretratu historikoa egiteko. Irudi bakoitzean, hauek zure istorio anatomikoa konta dezaten.
Argazki kamara garestia, zu ez baitzara betiko egongo.

Nork: belmondo.2006/02/22 21:11:56.269 GMT+1
Etiketak: argazkiak zelulak kamara | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)