Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/11/16 16:16:53.021 GMT+1

Kazetariak aire freskoaren bila beti

Blogeko gaia pixka bat aldatuko dut gaurkoan, baina uste dut merezi duela. Bariku honetan agur esan baitio Joseba Iriondok Euskal Telebistari. 'Gaur egun' albistegia aurkezten ikusi dugu urte askotan zehar Euskal Telebistako lehenengo katean, baina ez da horretara mugatu. Iraken kontrako gerran ere egon zen gerra korrespontsal moduan eta gerrari buruzko informazioa Euskal Herrira ekarri zigun egunero, horretaz aparte, liburu bat ere idatzi du horren inguruan eta han hemenka hitzaldiak ematen ere ibili izan da.

Ba esan bezala, hemendik aurrera ez dugu berriz ere bazkal orduko albistegian ikusiko free lance bezala egongo baita BBKan berak esan duen bezala. Baian ez da ETBko albistegia utzi eta beste enpresa handi batetara joan den bakarra, Julio Ibarrak ere Teleberria utzi zuen Bilboko Metroko harreman publikoko sailean lan egiteko. Egan egiten dute platoan lanean dauden kazetariak, askok kexatzen dira, oso lan neketsua dela eta kaleko kontaktua faltan botatzen dutela. Airea behar dute, Joseba Iriondok hori oso argi erakutsi zuen Irakera kazetari bezala joan zenean. Zorte ona izan dezala.

Bideoan duzue berak egindako azken albistegiko momentuak, bi aurkezleak, bera eta Maribel emozionatu egin ziren.

Nork: Liher Puente de la Cal.2007/11/16 16:16:53.021 GMT+1
Etiketak: joseba iriondo agurra gaur egun | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Kazetari ona Iriondo. Uste dot ondino zer edo zer gehiago emon leikeela, Ekialde Hurbilaren inguruan oso jakituna baita.

Nork: Mikel.2007/11/18 01:15:15.260 GMT+1
http://niretxokotik.blogspot.com

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.