Urtez urte lau lehiaketa martxan jartzen ditugu zentroetako ikasleen partaidetzarekin (6.mailatik hasita batxilergorarte): pegatina lehiaketa,

sms lehiaketa, marrazki lehiaketa eta berriena, mikroipuin lehiaketa (ikasleen 78 mikroipuin jaso ditugu aurten bildumatxo batean, eta euskararen egunean 500 ale banatuko dira - elkartean ere edukiko ditugu batzuk banatzeko).

Abenduaren 2an Bidarten sari banaketa eta guztion argazkia aterako dugu; eta abenduaren 3an: EUSKARAREN EGUNA, zentro bakoitzak bere ospakizuna dauka eta pegatina irabazlearen aleak banatu egiten dira ikasleen artean.

Zentroetako ikasle guztiek landutako guztia ikusgai egongo da Bidarteko erakusketa gelan azaroaren 26tik abenduaren 3ra arte.

Erantzunak
Nork: enbidiyetan.2010/11/26 20:50:58.582 GMT+1