Ez dakigu orijinalegiak izan diren. Ez dakigu poetikoegiak izan diren. Ez dakigu idazle-bertsolari ezkuturen baten eskua deskubritu dugun. Baina badakigu deustualdeko (eta beste hainbat lekutako) euskaldunek piropoak barruan dituztela. 100 piropo pasatxo bildu ditugu hamar egunetan, haietatik 5 internet bidez helduak, eta pozik egoteko moduko sorta da. Hala ere, benetan pozik zeudenak irabazleak izan dira, gustora jaso eta erabili dutelako haien saria txosnetan. Piropoen kontura jai egin. Ez da pagotxa makala!
Epaimahaiak hamar onenak hautatu eta horiek ikusi ahal izan dira kale, taberna eta txosnagunean. Hona hiru lehenengoak:
- 1. go saria: "Han edo hemen ibili, ni zurekin Mari Pili!".
- 2. saria: "Zure kuleroak, nire ikurriña!" (honen "Zure gaiunboak, nire ikurriña!" bertsioa ere erabili dugu kalean ikus zedin).
- 3. saria: "Zeu zara nire pottoka. Polita, basatia eta euskalduna".
Aukeratutako hamarren multzoa osatzeko, hona besteak:
- "Elkarrekin gauden bakoitzean, planetaren beroketan laguntzen dugu".
- "Munduari buelta emango nioke helmuga zeu izango bazina".
- "Ni su, zu gar, ni ta zu, su ta gar".
- "Nor litzateke ilea zure gorputz atal intimoetan kili-kili egiteko!".
- "Ederra dozu azala, gorria masaila, eta leuna soa, txanda ostean nora hoa, Deustuko tomate bikaina?".
- "Zu zara maite dudan neskatxa bakarra, eragiten didana irri eta negarra, zeru oskarbiaren izar goiztiarra, zuk markatzen didazu bihotzean iparra".
- "Zuregatik balea bat txankletaz hilko nuke".
Egondako partehartzea ikusita, datorren urtean errepikatzeko moduko leihaketa dela pentsatzen dugu. "Irain leihaketa" antolatzea ere bururatu zaigu, baina tira, beste baterako gaia denez, oraingoz piropoei eutsiko diegu. Mila esker partehartzaile guztiei, baita piropo zibernetikoen bidaltzaileei ere!
Erantzunak
Gipuzkoako Urxtintxatik idazten dizuet. Aurten, bigarren urtez piropo lehiaketa egin dugu eta oso interesgarria iruditzen zaigu zuen lehiaketa hau, izan ere, lagunarteko hizkera sustatzeko halako ekintzak behar-beharrezkoak direla uste dugu. Gure lehiaketan eta gazteekin burutzen ditugun gazte hizkera lantzeko dinamizazioetan jasotzen ditugun piropoak data base batean gordetzen ari gara. Horregatik, zuek bildu dituzuen piropoen zerrenda guk jasotzeko aukerarik ote dagoen galdetu nahi dizuet. Mila esker eta... ondo ibili, Mari Pili.
Nork: Jaime Altuna.2006/03/27 12:06:51.178 GMT+2
Kaixo:
Nire ustez Piropo lehiaketarena hurrengo urte batzuetan landu beharreko egitasmoa da. Neuk bi mailatan planteiatuko nuke parte hartzea areagotzeko:
+ Norbanakoena.
+ Deustuko elkarteen artekoa.
Eta oraintxe beste askorik ez.
Ondo pasa oporretan.
Txote
Nork: Txote.2006/04/12 15:00:13.424 GMT+2
emen gaude ta postutzen nahiz ta ziur zure aita ere baii ta zerr ondo ai zelan dijuaaa zure bufanza txuriaaa
bazen behin txori txiki bat negarrez ari zena txio txioka amari deikaaa
AKI ESTUBE IO I ME KAIIIIIII...
PLOFFFF!!!!!
Nork: AGUR.2009/02/06 11:03:24.367 GMT+1
AGUR