Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/12/07 13:57:41.076 GMT+1

BIHOTZEKO TATUAJEAK (II)

Haizeak daraman hostoaren antzera, eraman ninduzun maitasunaren hatzaparretara. Noraezean doan txori txikia ehiztariak jotzen duen bezala jo ninduzun.

 Gupidarik gabeko laztanak egin ostean, jostorratz zorrotzarekin zure izena tatuatu zenuen nire bihotz belaxka, eta, ondoren, irribarre batekin bizkarra eman zenidan.

 Amodio traidore, amodio bihotz gabea, etorritako bide beretik ihesik atera zarena.

 Otso bakarti bat arkume batek engainatu balu bezala sentitzen da nire bihotza, baina bihotzean dudan tatuaje samingarria denborak eramango badu ere, zure besarkaden garra itzaltzea ezinezkoa izango da, horrelako bero goxorik ez baitute infernuan saltzen.

 Amodio traidore, amodio bihotz gabea, etorritako bide beretik ihesik atera zarena.

Nork: bewater.2006/12/07 13:57:41.076 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Udazken gogorra.

Hasiera ona eman diok blogari.

Nork: i eme.2006/12/07 18:49:51.008 GMT+1
http://ieme.wordpress.com/

Udazkenak hala ere beti du gauza on bat. Neguaren hotza pasa ondoren, beti eortzen da udaberria lore berriekin

Nork: indezent.2006/12/08 16:37:32.035 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.