
Hori da hori showa australiar hauek asteartean Hammersmith Apollo kontzetu lekuan eman zigutena. 2006ko Azkena rocken ikusi nituen lehenengoz eta aurretik ere lagun batek gomendatutako taldea zen.
Led Zeppelin talde ekartzen dit gogora talde honek eta halako batean talde horren bertsioa bat jotzen hasi zirenean sinistu ezinda negoen, gozatzen, umeen antzera.
Lastima izan zen bigarren solairuan geundela eta, zinemako butakatan kokatu gintuztela. Halere, eta nahiz eta lehen ilaretako eromena dastatu gabe joan ginen, ederki pasatu genuen butakatik altxatu eta alde batera eta bestera saltoka. Musika berezia egiten dute australiar hauek, gaur egun gutxi entzuten dena, eta egia esan eszenatoki gainean ere ederki portatzen dira.
Oraindik diska bakarra atera dute, baina lau haizeetara eman dute aditzera euren izena eta 2006 urte hasieratik gelditu gabe dabiltza hara eta hona. Telonero bezela beste talde australiar bat izan genuen eta beste munduko ezer ez zen arren, asko gozatu nuen bateriaren kontuarengatik batik bat. Izan ere, bi bateria zituzten eta, beraz, bi baterijole. Wolfmotherrek abesti honekin itxi zuen konzertua, baina zuzenean bideoklipean baino askoz ere luzeagoa eta eroagoa da abestia:
Erantzunak
Nork: indezent.2007/02/07 15:08:59.835 GMT+1
Nik ere zuzenen ez dizkiat ikusi baña Azkenara joan ziñaten guztiak esandakoak eta gero, nere listan zeudek apuntatuta.
Nork: i eme.2007/02/08 11:34:49.110 GMT+1
Nork: indezent.2007/02/16 10:50:48.746 GMT+1