Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/01/22 16:03:52.439 GMT+1

BIZARRAIN ELKARTEAK TEKNIKARIA BEHAR DU

Ondoko lanetarako:
  • Altzako euskararen normalkuntza prozesua dinamizatu,
  • Gizarte-eragileak eta norbanakoak konpromisoak hartzeko eragin eta horien jarraipena egin,
  • Komunikazio-lanak egin: euskarriak sortu, hedabideekiko harremana, ekitaldiak gidatu…  

Eskaintzen da:

  • Egun erdiko dedikazioa (arratsaldez).
  • Berehala lanean hastea.
  • Lantokia: Altza.

Baloratuko dira:

  • Esperientzia antzeko lanetan,
  • Curriculuma eta erreferentziak,
  • Harremanetarako gaitasuna,
  • Euskalgintza ezagutzea,
  • eta hizkuntzak.

Curriculumak eta erreferentziak Bizarrainen epostara (bizarrain@altza.net) bidali behar dira 2010eko urtarrilaren 31a baino lehen.

Nork: bizarrain.2010/01/22 16:03:52.439 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/01/22 15:56:26.727 GMT+1

Ia erdiek!

Bizarrain elkarteak aztertu du zenbatekoa den Larratxoko establezimenduetan jendaurrean lan egiten duten langileen euskararen ezagutza. Dendaz denda joan da Bizarrain elkarteko teknikaria eta galdetu du zenbat langilek lan egiten duen jendaurrean, eta horietatik zenbatek duten euskararen ezagutza nahikoa bezeroari ulertu eta erantzuteko.

Datuak honakoak dira:

  • 50 establezimendutan egin da galdeketa,
  • 126 langilek egiten dute lan jendaurrean,
  • horietatik 58k dute bezeroari euskaraz ulertzeko ezagutza nahikoa (% 46),
  • eta 53k bezeroari euskaraz erantzuteko ezagutza nahikoa dute (% 42).

Beraz, zure erosketak euskaraz egitera animatu nahi zaitugu, uste baino toki gehiagotan topatuko baitituzu langile euskaldunak.

Nork: bizarrain.2010/01/22 15:56:26.727 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/12/28 15:41:32.569 GMT+1

euskara eta futbola irabazi!

Bizarrain Kultur Elkarteak eta Herrerako Sporting Kirol Elkarteak Altzako Euskaraz Bai Futbol Festa antolatu dugu seigarren urtez jarraian, Altzako Euskaraz Bai dinamikaren baitan.

Aurten, futbol zelaiko hizkuntza-paisaia euskaldundu dugu. ikusi argazkiak:

Ekitaldiko argazkiak ikusteko klikatu hemen


Azken hiru urteotan egin dugun bezala, kartela osatzeko lehiaketa antolatu dugu eta irabazleak honakoak izan dira:

  • Lelo irabazlea eta egilea: “Euskara eta futbola irabazi” Adrián Curtu Amiano, 10 urte. Harri Berri – Oleta ikastetxea.
  • Irudi irabazlea eta egilea: Noelia Gomez Varela, 8 urte. Harri Berri – Oleta ikastetxea.

Beste zazpi haurren irudiak ere erakusten ditu kartelak.

Noticias de Gipuzkoa


Nork: bizarrain.2009/12/28 15:41:32.569 GMT+1
Etiketak: herrerako_sporting futbol_festa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/12/15 10:15:29.526 GMT+1

Taloak egiten ikasteko IKASTAROA

Lehen aldiz, taloak egiten ikasteko ikastaroa antolatu du Bizarrain elkarteak, Santomas egunaren bezperatan, jaia girotu eta euskal giroan elkartu eta euskaraz aritzeko parada eskaini nahirik.

Abenduaren 17an izan da, Herrera Elkartean. Ondoren, afari-merienda egin dugu geuk egindako taloekin.



Nork: bizarrain.2009/12/15 10:15:29.526 GMT+1
Etiketak: ikastaroa santomas | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/12/14 12:15:18.126 GMT+1

Hitzordua: EGUNKARIA LIBRE! manifestazioa


Euskaltzaleok badugu hitzordua, EGUNKARIA LIBRE! manifestazioa larunbatean, abenduak 19, Bilbon.

Autobusa antolatu da Donostiatik joateko. Victoria Eugeniatik aterako da, larunbatean bertan, 15:00etan:

Autobusean izena emateko zerrendak jarrita daude

  • NIDO tabernan (Herrera).
  • IPOTX tabernan (AltzaGaina).

 


Nork: bizarrain.2009/12/14 12:15:18.126 GMT+1
Etiketak: manifestazioa egunkaria_libre | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/12/03 23:23:13.214 GMT+1

Altzako Ipuin Laburren Lehen Lehiaketan sarituak

Bizarrain Kultura Elkarteak 14-16 urte bitarteko gazteentzako antolatu duen Altzako Ipuin Laburren Lehen Lehiaketa amaitu da. Abenduaren 3arekin batera, Euskararen Nazioarteko Egunean, eman da ezagutzera epaia Tomasene kultur etxean egin den ekitaldian.

Irabazlea Sara Gonzalez de Alaiza Ortega izan da, Ostadarra lanarekin. Bigarren saria Irati del Pozo Blazquezek jaso du, Martintxo lanarengatik. Biak ala biak Altza Institutuko 3. DBHko ikasleak dira. Bereziki eskertu nahi ditugu institutuaren laguntza, eta lehiaketan parte hartu dutenen ahalegina.

Sari banaketa ekitaldian Altza Kantuz taldearen emanaldia ere izan da.

Ipuin sarituak LEHEN SARIA    BIGARREN SARIA
Ekitaldiko argazkiak ikusteko, klikatu beheko irudian



Hitza

Nork: bizarrain.2009/12/03 23:23:13.214 GMT+1
Etiketak: euskara ipuin_laburren_lehiaketa altza_institutua euskararen_nazioarteko_eguna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/12/03 12:47:10.698 GMT+1

Bizarrainen berri kartelean

Bizarrainek kartela sortu du bere zerbitzuen berri eman eta gurekin harremanetan jartzeko bideak ezagutarazteko. Kartelaren azpiko aldean dauden orri txatalak moztu eta datuok berekin eraman ditzake interesa duenak.

Nork: bizarrain.2009/12/03 12:47:10.698 GMT+1
Etiketak: euskara kartela zerbitzuak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/11/24 17:31:52.112 GMT+1

Eusko (?) Tren

Hau gehiegizkoa da, euskaldunoi ez zaigu batere begirunerik! Euskara ofiziala omen da, baina Altzan ez da sumatzen. Akaso agintari berrien eragina da?

 

Nork: bizarrain.2009/11/24 17:31:52.112 GMT+1
Etiketak: eusko_tren salaketa hizkuntza_eskubideak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/11/19 17:11:49.695 GMT+1

Behaketa establezimenduetan

Bizarrain elkartea aztertzen ari da zenbatekoa den Altzako establezimenduetan jendaurrean lan egiten duten langileen euskararen ezagutza. Horren bidez, jakin nahi dugu zenbat langilek lan egiten duen jendaurrean, eta horietatik zenbatek duten euskararen ezagutza nahikoa bezeroari ulertu eta erantzuteko.

Nork: bizarrain.2009/11/19 17:11:49.695 GMT+1
Etiketak: euskararen_ezagutza behaketa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/11/19 16:59:51.691 GMT+1

kontuan izan eguberritako erosketetan

Bizarrainek jarraitzen du publizitatearen azterketa egiten, eta eskatu nahi dizue kontuan izatea hizkuntzaren irizpidea eguberritako erosketetan ere. Ikusten duzuenez, batzuek bere burugogorkerian darraite.


 

Bestalde, aipatu nahi dugu erdi-zoriontzea deitu diogun hau, euskarari testuetan trataera duina eman badiote ere, kanpainaren leloa españolez bakarrik pentsatu eta idatzi baita.



Nork: bizarrain.2009/11/19 16:59:51.691 GMT+1
Etiketak: eguberritako-erosketak publizitatea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)