2.010arekin batera datorkigu gure elkartearen 10. urteurrena. Orain dela 10 urteko apirilaren goiz fresko baten Deustuko hamarnaka euskaldun Bidarten bildu zituen argazkiak eman zion hasiera Deustuari Euskara Dariola taldeak ernaldutako elkarteari. Ordutik hona hainbat eta hainbat egitasmo eta ekimen sortu, bultzatu, antolatu, asmatu eta bideratu ditu Berbaizuk. Batzuk arrakastatsuak, beste batzuk bidean gelditu zaizkigunak. Baina betiere hasierako ildoari eutsiz: euskaldunok euskarak batzen gaituelako printzipioan oinarriturik, euskaraz bizitzeko bidean gure ekarpena egin eta gure ingurune...