Sinesten dutenek, emigratu zutenek eta Allahren bidean beren ondasunez eta beren buruaz borroka egin zutenek dute mailarik gorena Allahren aurrean, eta horiek dira garaile. (20)   Allahren ordez beren doktoreak eta apaizak hartu dituzte jauntzat; adibidez, Gantzutua, Maryam-en semea; Allah Bakarra adoratzeko agindu zitzaien arren. Ez dago Hura beste jainkorik. Goretsia izan bedi erantsi dioten guztiaren gainetik! (31)   Hura da Bere Mezularia gidarekin eta egiazko Adorazioaren praktikarekin bidali zuena, beste Adorazio-forma guztien gainetik jartzeko; sinesgabeei gogaikar...