Asteburuetako egunkariek AHTaren inguruko berri interesgarri eta kurioso pare bat ekarri dituzte. Larunbatean Diario Vascok eta igandean Garak.Larunbat honetako Diario Vascok Gipuzkoako garraioa eta txartel bakarraren gaia hartuta elkarrizketa luze eta zabala zekarren Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako departamentuko Arantxa Tapia diputatuarekin. Elkarrizketa horri isatsiriko jarraipena (eta guri interesatzen zaiguna) hemen zekarren. Arantxa Tapia aspaldiko ezaguna dugu AHTaren aurkako borrokan gabiltzan herritarron artean. Maiatzeko hauteskundeen ondoren G...


Blog honen bisitariei zein Goierriko AHT Gelditu! Elkarlaneko kideei ahalik eta informazio osatu eta abesgarriena eskaintzeko asmoz beste "esklusiba" batekin gatoz. Oraingoan, aurtengo otsailaren 7an Donostiako Cristina Enea jauregian Donostiako Udalak EHUko ekonomia  doktore den Roberto Bermejo eta garai hartan Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuorde zen Arantxa Tapiarekin batera antolaturiko mahainguruaren bideo OSOA dezute. Bere garaian bertan jazotakoaren kronika eta prentsa ohar baten bitartez berri eman genizuen. Bideoa bere osotasunean, 1h 46min., Interneten ikusgai dezute jad...