CASIO FX-82-ES-PLUS     Casiok kalkulagailu modelo berria atera du. Orain arte aholkatu dugun Casio Fx-82-es modeloarekiko desberdintasunak ez dira asko, baina berria erosi behar izanez gero hori erostea aholkatzen dizugu. Bere funtzio berrien artean badago bat interesgarria dena: faktorizazioa, LH 6. mailan lantzen dena.Erabilpena Casio FX82-Es modeloaren berdina da; beraz, argitaratutako erabilpenerako koadernotxoak berdn balio du.


Salgai kalkulagailu desberdin asko badaude ere, LHko azken mailetarako eta DBHrako egokitzat jotzen dugu Casio FX82-ES delakoa. Besteak beste, zientifikoa izateaz gain LHri begira lana errezten du: parentesiak dituenez, zatikiak forma naturalean sartzen direnz... liburuetan azaltzen diren modu berean idatzi ditzakegu eragiketak. Kalkulagailuetan aditua den Goyo Lekuonak emandako irizpideetan oinarritu gara.Kalkulagailu honen salneurria 10-15 € ingurukoa da.Salgai ere kalkulagailu honen emuladorea topatu dezakezu; honela, kalkulagailua bera arbel digitalean erabili daiteke.