Askotan izaten dugu lagun artean halako eztabaida antzu xamar bat. Batzuen ustez, zapatu gauetan hortik ibiltzen garen gure lagunartea arraroa da, guk izaten ditugun elkarrizketa eta eztabaidak ez dira normalak, edo ohikoak behinik behin beste kuadrilen artean. Ez dakit, de rarillo noala iruditu liteke agian, baina ez da nire intentzioa, benetan.Lagunarteko batzuk hala diote, edozer txorradakin paranoia handiegiak montatzen ditugula... Beste batzuon ustez berriz ez da horrela, besteen elkarrizketa gaiak zeintzuk diren oso ondo jakin ez arren, gureak beste mundukoak ere ez direla uste dugu, ...