Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/12/06 09:33:46.251 GMT+1

'ntik_ngaiz' blog berria

Kaixo aspaldikos,

Agindutakoa zor, eta blog berri bat sortu dudala abisatzeko idazten dizuet.

ntik_ngaiz du izena, eta ikusten duzuenez, izenez behintzat beste honen oso antzekoa izateko bokazioz sortua da. Ikusiko da :-)

Blog honen sarreratxoan aipatzen dut izenaren jatorria:

ntik, azken batean ene kontutxoetaz mintzatuko naizelako. Eta ngaiz, denetik aurkituko duzuela esatea ere gehiegitxo izango bada ere, buruz kontatzen hasita, 1, 2, 3, 4, 5... eta horrela 'n' gai behintzat bururatzen zaizkidalako.



Besterik gabe, zuen zain geratzen naiz.
Mila esker aldez aurretik,

borthuzai

.info

Nork: borthuzai.2007/12/06 09:33:46.251 GMT+1
Etiketak: blog ntik_ngaiz berria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/07/11 18:44:50.341 GMT+2

Post Guztiak

Krutwig
- Laberinto = LAU BUR(U) INTHA
- Akelarrea = Greziar Tragedia ?
- Internazionalaren kolore Gorriaz eta Euskaldunok gure Historia propioa edukitzeak duen garrantziaz
- Apollôn gure Culturaren Symboloa (F. Krutwig)
- Diada Egunean Krutwig
- Krutwig eta Errenazimenduko Pintura Italiarra eta Espainiarra
- Denboraren ideia Euskaran, Fisika berrian eta Grekera Klasikoan
- Euskara, Guantxea eta Grekera klasikoa
- ROMA = ORMA
- Euskaldunak, Eskoziarrak eta Masoiak
- AZTEKA=AITZEKO OLMEKO=ORMEKO TOLTEKO=TUL-TIK-KO QUETZALKOATL=GEZALKOA
- Iñigo Jones Arkitekto Ingelesa

Oteiza
- Malevich-Oteiza (I)
- Picasso, Einstein eta Oteiza
- dut eta Oteiza
- Kasimir (1+Oteiza) = Hutsa
- Cézanne-n Gaurkotasuna
- Oteizaren Cézanne
- Oteiza eta Heidegger (S. Amón)
- Richard Serra, F. Gehry eta Oteiza
- Oteizakeri bat
- Picasso-ren Gernika eta Oteiza
- El Pradoko Airea
- Zahartzaroa
- Jorge Oteiza eta Victor Erice
- Jorge Oteiza (Sao Paulo, Yoga, Bideoak)
- Quousque Tandem?
- Manolete, Oteizak, Brody

Artea
Greziar eskulturaren inguruan
Greziar arkitektura klasikoa
Picasso, Einstein eta Oteiza
Picasso, Orson Welles, Elmyr eta Zer den Artea (eta Agur)
Oteizaren Cézanne
Cézanne-n Gaurkotasuna
Arkitektoen aulkiak
Peña Gantxegi eta etorkizuna
Koldobika Jauregi
Eduardo Chillida (etxeko intxaurrak hamalau)
Radiohead
Maurice Ravel
Museoetan barrena
El Pradoko Airea
Nick Drake
Guernica: Resnais, Eluard eta Picasso (I)
Guernica: Picasso (II)
Artea esplikatu egin behar da?
Ezezaguna zenean (Asmakizuna I)
Gaur egungo Errealismoa (V. Erice, A. López eta R. Mueck)
1 + 1 = ?
Lisabö
Arte Sormenaren 3 pauso
Igor Stravinsky
Iruña-Veleia
Iñigo Jones Arkitekto Ingelesa
Outkast eta Eskupelota (?!)
Richard Serra
Dalí-ren Iraultza
Euskal dantza (I)
Euskal dantza (II)
Beste lantxo meme-lo bat :-)
Run DMC eta Prince Vince
Pintura eta Zinea (Dalí eta Lynch)
Sexty Sexers
Warhol-en ‘Brillo Kaxa’, Arthur C. Danto-ren arabera

Zinea
Billy Wilder eta Titanic
Wilder eta Lubitsch
Borges eta Zinema
Kubrick eta Ikaro
Picasso, Orson Welles, Elmyr eta Zer den Artea (eta Agur)
Old Boy TutiFrutia
Orson Welles bidean hil zen
Stanley Kubrick
Euskal mobida Amerikar Estatu Batuetan
Guernica: Resnais, Eluard eta Picasso (I)
Kubrick eta Zerua
Kubrick eta Ilargia (atzoko txantxa:-)
The Basque-Kubrick Conecction
Billy Wilder
Ingmar Bergman
Jean Luc Godard eta Chanel
Cannes 2007
Pintura eta Zinea (Dalí eta Lynch)
The  Basque – Simpsons Connection
Ligeti – Kubrick (Eyes Wide Shut)
Manolete, Oteiza, Brody

Literatura
Aresti eta Joyce-ren Ulises
Unamuno eta Euskara
Ez dakit, ez dakit
Literatura ez dut gustoko
Unamuno eta Euskara (II)
Argazki bat

Zientzia
Etxenike eta Energia Nuklearra
Carl Sagan-en kuriositate batzu
Zientzialarien usteek, erdia gutxienez ustel
Nerabetzaroa eta Heldutasuna
Hilabeteen zenbakiak
Kasimir (1+Oteiza) = Hutsa
Fisika ala Metafisika?
Zenbaki Multzoak
Bizitzaren sorrera
Bizitzaren Sorrera (II); Aristoteles eta Euskaldunen Gazta
Phi zenbakia eta Jainkoaren begia
Bolalumak
Zenbait galdera xelebre (eta erantzunak)
Gizakia Unibertsoan
Mundua hankaz gora
Sexuaz, zahartzaroaz, heriotzaz…
Bigarrena - Segundua

Zientzia eta Fedea
Zientzia eta Fedea
Zientzia eta Fedea (II)
Kizkitza
Zientzia eta Fedea (III)

Nere Paranoiak

Euskara Matriarkala?
Wikipedian igeri, ito beharreran (hizkuntzekin jolasean)
Bizitzako dikotomiak
Gaizki egin dut lo
Finlandia
Elektrokardiograma
Jakituria Orientala
Kizkitza
Solitude vs. Loneliness
Bi galdera eta erantzun bat
Euria
Wikiquote
Bizitzaren sorrera
Berriz ere zu
Alfontso Martinez Lizarduikoa
Maurice Ravel
Sagardoaren miraria
5 pekatu txiki
Fidela Bernat
Aita, zer demontre da hau? (Asmakizuna II)
Errioxa Vasconia da
Zahartzaroa
Ni al naiz zure ni?
Aurkitu 7 desberdintasunak
Pantoja – Txintxurreta
10 Perfekto
Abizenak
El Español de la Historia
ETAk su etena bertan behera utzi duela eta
Hezkuntza Sistema
The Basque – Simpsons Connection
Bigarrena – Segundua
Argazki batzuk
Agurra

Nork: Jon Artola Artano 'borthuzai'.2007/07/11 18:44:50.341 GMT+2
Etiketak: guztiak post_guztiak denak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/06/24 18:15:18.685 GMT+2

Agurra


Agur. Hauxe zen ba dena. Amaitu da.

Orain urtebete barrenak husteko sortu nuen blog honek, bete du bere bidea.
Gaur, esan nahi nituenak esanda eta ideia guzti-guztiak agortuta :-), blog hau, odol hotzean, hiltzen dut. Ez da erraza izan, sinestu idazue (ez da batere erraza izan, benetan), baina hala behar zuen. Noizean behin blog honetan begiradatxoren bat botatzen zenutenok beraz lasaitu ederra hartuko duzue, hemendik aurrera bake santuan utziko baizaituztet! :-)

Ez, benetan (eta serio xamar jarriz ere bai egia esan :-) mila esker guztioi.
Mila esker noizean behin fidelki blog honetan sartzeko ohitura hartu duzuen guztioi, baita kasualidade hutsez bada ere noizbait hemen aterrizatu duzuenoi ere, eta batez ere, nola ez, ERANTZUTERA AUSARTU ZARETEN GUZTIOI, MILA ESKER, azken batetan, zuengan pentsatuz idatzi izan baidut beti.

Zuek izan zarete blog honen benetanko ‘errudunak’, ez ni  ;-)

Mila esker guztioi,

eta agur.


Jon Artola Artano 'borthuzai'

beste honekin amaitzea ere pentsatu nuen...

Nork: borthuzai.2007/06/24 18:15:18.685 GMT+2
Etiketak: john_ford hitchcock agur | Permalink | Erantzunak (15) | Errenferentziak: (0)

2007/06/22 14:28:25.361 GMT+2

Manolete, Oteiza, Brody

Aurreko igandean izan genituen Tolosako zezenplazan Jesulín, Cordobes eta Rivera Ordoñez toreroak. Ni, egia esan, ez nintzen herenegun arte enteratu ere egin, egun hartan ikusi bainuen kalean  hori iragartzen zuen lehen kartela. Argi dago ez naizela giro taurinoetatik oso gertu ibiltzen :-)

Jakina da bestalde, aintzinako kontuak direla zezenketak. Greziakoa baino lehenagokoa den Kretako Zibilizazio Minoikoan zezenketak ohikoak zirela jakina da esate baterako, eta Wikipediak ere hau guztia berresten digu.

   
Kreta-ko Knossos-ko jauregiko fresko batetan jendea zezenen gainetik jauzika


Hori bai, ez dakit nik zezenen sufrimendu eta heriotzarena ere horren aintzinako kontua ote den. Ez dut gai honetan gehiegi miatu.

Baina beno, niri, eta ez dakit zuei gauza berdina gertatuko zaizuen (harrituko nintzatekeen egia esan), zezenketak aipatu, eta Manolete-ren irudia etortzen zait burura. Bai, posible da bere bizitzaren inguruan errodatzen ari diren filmaren eraginez izatea, baina lehenagotik ere hala gertatzen zitzaidan. Nire buruan, Zezenketak  > Manolete

Manolete

Apur bat zezenketen inguruan interneten begira jarduten baduzue adibidez, ikusiko duzue beti aipatzen dela Manoletek zezenketetan aurrekaririk gabeko iraultza bat egin zuela, bere zezenketa bertikala zela, batzutan zezenari begiratu ere ez ziola egiten, garai guztietako torerorik onena izan zela...


Manuel Laureano Rodríguez Sánchez "Manolete"

Toreroa zen, bai, zezenak sufriaraziz eta hilez ateratzen zuen bizitza aurrera... baina tipo serio eta humila zirudien. Hala iruditzen zait niri behintzat. Ez dakit aipatu filmak bere zein irudi emango duen, baina nik berataz dudan aurreritzi edo irudia halakoa da. Serioa, tristea, eta humila.

Oteizak ere gogoko zuen Manolete-ren estiloa, eta hala dio "Goya Mañana..." liburuan:

"Manolete: Faena de lo Inmóvil. Cuando Manuel Rodriguez compone el momento en que puede quedar inmóvil, es cuando todo alrededor de él cristaliza para siempre. Mientras termina de cumplirse, rectilíneamente, todo el pedazo o el instante de esa perduración inmóvil, es cuando mira al público, como si él mismo ya no hiciera falta, ya no estuviera. Espiritualmente, esa actitud personal en el momento crítico y central, es como la conciencia de que ese Instante, vencedor, ya está fuera de la Muerte.
Toda su presencia pública -en ese Instante- tiene la seriedad de lo eterno, la máscara sagrada de los ritos universales contra la muerte. Lo auténtico del
cante jondo, precisamente, es ese instante religioso, esa brevedad que se hace eterna y que no puede multiplicarse bajo ninguna concesión, sin perder su difícil unidad estética, sin desintegrarse."

                                        Jorge Oteiza

Eta Manolete berak Oteizari eskeiniriko hitzak dituen honako argazki hau eransten du:


Para Jorge de Oteitza con todo afecto Manuel Rodriguez Manolt

Harrigarria, ezta? Ni behintzat hau ikusi nuenean txundituta geratu nintzen.

Baina beno, jarrai dezagun aurrera.

Aipatu dugunez, Manolete izeneko filma errodatzen ari dira aspaldi xamarretik. Bertan, aktore nagusi, Adrien Brody dugu. Bai, bai, Manolete beraren antz ikaragarria duen aktore hori, baina uste dut Elsa Pataky-ren mutil laguna izateagatik ezagunagoa dela, ezta?


Manolete eta Adrien Brody

Aih! Elsa Pataky! hffffff!!!
Bai, aitortu behar dizuet nahiko tipo inbidiatsua naizela :-)
Coldplay-ko abeslariarekin adibidez gaizki ematen naiz Gwyneth Paltrow tarteko, berdin Bon Jovi-ko gitarrajole den Richie Samborarekin ere, oraingoan Merlose Place-ko Amanda-gatik, eta nola ez, baida Adrien Brody-rekin ere. Gaizki erortzen zait (esan bezala, inbidia :-)

Baina beno, inbidiak barrenak jaten dizkidanean beti saiatzen naiz berari gertatu zitzaion kontu batetaz gogoratzen. Kontua da, Holywood-en bere lehen lan handia izan zenak, handiagoa izan behar zuela berez. Izan ere,Terrence Malick zuzendari ultraflipantearen La delgada línea roja film ikaragarri onean izan zuen bere lehen papel garrantzitsua, baina berak uste zuen, zuzendariak hala ziurtatua dirudienez, bera izan behar zela film horretako aktore nagusia. Hala errodatu omen zuten baita ere filma, Adrien Brody pantaila osoaren nagusi zela. Baina bere guraso eta familia guztiarekin filmaren estreinaldira joan zenean...

hura ustekabea! zur eta lur atera zen Adrien gaztea, BERE PAPERA MINUTU GUTXI BATZUTARA SOILIK MURRIZTIA AURKITU ZUELAKO!!!

jajajajajaa!!!! Te jodes!
Gora Terrence Malick! :-)


Ez da La delgada línea roja-ko irudi bat, Días de Cielo (Days of Heaven) -ekoa baizik, baina Terrence Malick-en koloreak ikaragarriak dira beti.

Bueno, bale! Badakit pertsona gaiztoena dela besteen minaz far egitea, baina zer nahi duzue esatea, ez dut uste Adrien-i gehiegi axolako zaionik ni bezalako tipo patetiko batek horrelako zerbait esateak, ezta?
;-)

Nork: borthuzai.2007/06/22 14:28:25.361 GMT+2
Etiketak: malick zezenak adrien_brody manolete terrence_malick jorge_oteiza oteiza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

2007/06/19 20:51:36.266 GMT+2

Ligeti - Kubrick (Eyes Wide Shut)

Stanley Kubrick zuzendariaren Eyes Wide Shut filma ikusi duten denek, bertako György Ligeti-ren musika gogoan izango dutela ia ziur nago.

Bere ia film  guztietan erabili zuen Kubrick-ek Ligeti-ren musika zatiren bat (2001 filmean gainera baimenik gabe...)

Entzun (eta ikusi) abesti zati hau, ziur ezagutzen duzuela:



Abesti hori, Ligeti-ren Música Ricercata (1951-1953) obrako bigarren pieza da. Obra osoak 11 zati ditu.

Lehenegoa La notarekin dago egina ia osoki, amaieran entzuten den Re nota bat ezik (hemen daukazue entzungai). Bigarrena, hiru notaz osatua dago, hirugarrena lauz ...

Hamargarrena berriz, Hungariako gobernu komunistak debekatua izan zen "dekadentea" zelako. Laister utziko zuen noski Ligeti-k bere jaioterria.

György Ligeti

Baina bazuten komunistek beraien susmoak izateko arrazoiak, izan ere, Ligeti berak urte batzuk geroago esango zuenez, entzuten diren nota ziztatzaileak Stalin-en bihotzean sartzen diren labankadak dira.

Eyes Wide Shut
filmean musika hori osorik agertzen den zatia hemen duzue.

Nork: borthuzai.2007/06/19 20:51:36.266 GMT+2
Etiketak: stanley_kubrick eyes_wide_shut kubrick ligeti | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2007/06/17 16:21:04.694 GMT+2

Argazki batzuk

Orain egun batzuk, bigarrengoz, zuei ere ziurrenik iritsiko zitzaizuen ”Fotos que hicieron historia” izeneko .doc bat jaso nuen mail bidez. Beno, egia esan lehenengoak izen hori zuen, baina bigarrena, “Fotos que hicieron historia. MUY BUENO” izenpean etorri zitzaidan. Eta noski, izen horrekin, ireki egin beharko! :-)

Bertan, hamar argazki ospetsu datoz beraien esplikazio eta guzti, eta egian esan zer pentsatu ematen dute. Hauek dira bertako argazki batzuk: (datu eta azalpenak ez ditut ipini)

     
            Omayra                                           Vietnam

         
           Vietnam berriz ere                Afganistango neska gaztea


              
Musua Times Square-n               Vietnam hirugarrenez


  Pulitzer saria merezi izan zuen Sudan-en harturiko argazkia

Baina argazki guztietan lehena, ondorengo Che-ren argazki famatua zetorren:

      Alberto Korda-ren Che

Argazki hau hileta batetan hartua izan omen zen, eta Maryland-go arte institutuak XX. mendeko ikono grafikorik garrantzitsuena bezala aukeratu omen zuen. Gehien zabaldu den irudia izan omen liteke gainera, kamiseta, bandera eta abarren artean. Kuriosoa da baita ere, argazkia 1960. urtekoa izan arren, handik 7 urtetara argitaratu zirela lehenengoz (badirudi, hau ikusita, argazkilariak ez zuela argazkiak aukeratzen gehiegi asmatzen, ezta? munduko argazkirik ezagunena 7 urtez begien aurrean izan, eta ez konturatzea ere! :-)

Eta argazki guztiekin gertatzen den bezala, oraingoan ere burmuinak badu abiada bizian gauzak imaginatzen hasteko aitzakia, izan ere, argazkietan ikusten denarekin ez dakigu une konkretu horrez gain ezer, zer pentsatzen ari ote zen momentu horretan Che, nolakoa zen paisaia, nora begiratu zuen ondoren, norekin hitz egin zuen, autoz iritsi ote zen haruntza... Argazki hori, segundo laurden bat bakarrik da azken batetan, eta ez dakigu istant hori baino lehenagoko edo geroko ezertxo ere. Instant bat, instant bat bakarrik, denboran galduriko instant baten irudi bat bakarrik.


Antzeko zerbait gertatzen da dokumentu berean zetorren Tiananmengo argazki ezagunarekin.



Kasu honetan ordea, badakigu Tiananmen-go plazan zer pasa zen une horretan gutxi gora behera, nola gazte batek aurre egin zien tanke militarrei… bideoak youtube-n daudelako besteak beste. Baina bada halere oraindik inork ere ez dakien zerbait, gizonezko horren identitatea hain zuzen (batzuek diote hil egin zutela, ezetz, nekazari xume bat dela orain...). Ez dakigu ezta ere nola amaitu zen liskar hori, gizonak bere kasa alde egin ote zuen, edo norbaitek heldu eta eraman ote zuen... Baina beno, Che-ren argazkiaren kasuan baina datu gehiago ditugu behinik behin.

Eta nire burmuinean hari honi tiraka, txikitan irudi bezala ezagutzen nituen argazkien testuinguruaren bila abiatu nintzen Tiananmengoa ikusi eta bereala, hau da, Michael Jordan, Domique Wilkins-en arteko mate leiaketaren bideoen bila, Spud Webb-enen bila...
Beste behin, garai zaharren oroitzapenen bila :-)


Ez esan niri orain ere horrelako jauziak ematen dituztela! :-)

Baina beno, aipatzen ari garen dokumentuko argazkiekin jarraituz, badago nola ez Irailaren 11ko bat ere.



Eta argazki honek, ikusi berri dudan dokumental bat dakarkit burura, 911 Loose Change filma hain zuzen. Dokumental honen arabera, Irailaren 11ko atentatuak gobernu estatu batuarraren konspirazio bat izan ziren eta Bin Laden eta konpainiak ez dute inongo zerikusirik guzti honekin. Gainera, hegazkinak hutsik zihoazen, eraikuntzaren barnean bonbak zeuden (horregatik erori ziren dorreak, bestela hegazkinen indar hutsarekin ezinezkoa omen litzateke), Pentagonoaren aurkako hegazkinarena gezurra da...
Sinestezina lehenengo bistadizoan, baina zer pentsatu asko ematen duten kontu interesgarri askorekin. Benetan, ez dakit hor esandakoak egia edo gezurra izango diren, baina oso gomendagarria da, jendeak zer pentsatzen duen ikusteko, informazioaren beste alderdia, alderdi iluna ezagutzeko.

Hemen duzue film osoa gaztelerazko azpitituluekin.

Gainera, ni konbentzituta nago Bin Laden-ek ezingo lukeela Estatu Batuen aurka ezertxo ere egin mendebaldeko munduaren zale zelako ;-) urtetan bere maitale izan zen Kola Boof-en arabera esate baterako "Miami Vice" eta "McGyver" zalea zen eta Withney Houston-etaz maitemindua zegoen!

Puff! Ez, ezta?

Honen inguruko informazio gehiago duzue interneten edo youtube-n

Nork: borthuzai.2007/06/17 16:21:04.694 GMT+2
Etiketak: argazkiak bin_laden irailak_11 | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

2007/06/15 17:54:23.539 GMT+2

Warhol-en 'Brillo Kaxa', Arthur C. Danto-ren arabera

Beste behin ere aipatu nuen Filosofía del Arte Moderno liburutik Arthur C. Danto-ren beste zatitxo bat:
(Danto-ren arabera, artelan hau mugarri zen mendebaldeko artean)

Andy Warhol-en Brillo Box lana

"La Caja de Brillo parece plantear una reivindicación revolucionaria y ridícula en la medida en que no pretende tanto derrumbar la sociedad de las obras de arte como ser reconocida por ella, y exige la misma posición que los objetos sublimes. Por un momento nos irritamos y suponemos que sería una humillación para el mundo del arte ceder a esta exigencia. Que un objeto tan mezquino y miserable se vea elevado mediante su admisión en el mundo del arte, parece estar fuera de toda cuestión. Pero entonces advertimos que hemos confundido la obra de arte Brillo Box con su vulgar réplica en la realidad comercial. La obra proclama su reivindicación de ser arte en tanto que propone una metáfora a ultranza: la “caja de Brillo como obra de arte”. Y al cabo, esta transfiguración de un objeto corriente no transforma nada en el mundo del arte. Se limita a hacernos conscientes de las estructuras del arte, que ciertamente requirieron de un cierto desarrollo histórico antes de que esta metáfora viniera a ser posible. Pero en el momento en que ya fue posible, tal cosa como la Caja de Brillo vino a ser algo inevitable y sin sentido. Inevitable porque había que hacer el gesto, bien con este objeto, bien con cualquier otro. Sin sentido porque en el momento en que pudo hacerse, ya no había motivo alguno para hacerlo realmente. […] Pero como obra de arte, la Caja de Brillo no sólo enfatiza que en virtud de atributos metafóricos sorprendentes es una caja de Brillo. Hace lo que las obras de arte han hecho ya desde siempre: exterioriza un modo de contemplar el mundo, expresa el interior de una época cultural y se ofrece como un espejo para poner en evidencia a nuestros reyes."


Andy Warhol bera Brillo kaxa artean

Nork: borthuzai.2007/06/15 17:54:23.539 GMT+2
Etiketak: warhol brillo danto | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/06/13 20:26:42.475 GMT+2

Bigarrena - Segundua

Gaur oso zoriontsu nago.
Gainetik zama astun bat kendu banu bezala.
Nire buruarekin lasai, zoriontsu (nahiko arrosko ere bai egia esan:-)

Segundua - Bigarrena

Horrela idatzita ez diosku ezer asko, baina begira gazteleraz, ingelesez, eta frantsesez adibidez:

Segundo - Segundo
Second - Second
Seconde- Seconde


Berdin berdinak dira!!

Beti arritu izan nau "kointzidentzia" honek. Bigarrena eta Segundu hitzak berdina izateak. Baina zergatik? Zergatik galdetzen nion ene buruari sarritan.

          
Segunduak ordularian            Sete Gibernau beti bigarren :-)

Gaur ordea erantzuna topatu dut, eta Wikipedian nola ez. Hortxe egon da denora luzez nire zain, baina gaur ikusi du lehenengo aldiz. (barkatu)

Honela dio:

"Originally, the second was known as a "second minute", meaning the second minute (i.e. small) division of an hour. The first division was known as a "prime minute" and is equivalent to the minute we know today."

Lixto! Hori zen ba dena! Hau lasaitua! :-)

Beraz, orduaren lehen zatikia "prime minute" (latinezko "minuta prima") deitzen zen, (minuta-k txikia esan nahi du) eta hemendik datorkigu minutu hitza.
Bigarren zatiketatik berriz, "second minute"-etik, segundu hitza; segundo, second, seconde...

Banengoen ba ni erantzun logiko bat egon behar zuela!
:-)

Nork: borthuzai.2007/06/13 20:26:42.475 GMT+2
Etiketak: segundu paranoia | Permalink | Erantzunak (8) | Errenferentziak: (0)

2007/06/10 09:50:38.535 GMT+2

The Basque - Simpsons Connection

Ni, zuetako gehientxuenak bezalaxe, The Simpsons zale itsua naiz. Bertako txiste guztiak jakingo ditut honezkero, baina hala eta guztiz ere oraindik par egiten jarraitzen dut egunero beraiekin (beraietaz? gutaz?), badirudielako, Homer ez dela gogoratzen orain hiru hilabete ere hanka sartze bera egin zuela :-)

Oso onak dira. Baina lehen denboraldiak soilik. Zuek ere antzemango zenutenez, badago hor jauzi kualitatibo bat seriearen umorean. Beti esan izan dut hori, azken kapituloei ez diedala batere grazirik hartzen. Izan ere, badut Simpsons-ak baino Futurama gustokoago duen lagun bat (bai,bai! Badakit sinestezina dirudiela eta ez didazuela sinesten baina egia da! Futurama Simpsonak baino gustokoago!! Deitu medikuren bati mesedez! :-) eta sarritan eztabaidatu izan dut berarekin honetaz, nire ustez, Simpsons-en amaierako umorea Futuramatua dela, eta horregatik direla txarrak...

           

Eta halako batetan... TATXAN! Berriz ere wikipedia jainkoaren argiak itsutu nau.
Berak dioenez, bada The Simpsons-en Yoko Ono-a izan den Dana Gould izeneko produktore bat. Telesailaren ardura berak hartu zuenean egin omen zuen behera kapituloen kalitateak. Badakigu hortaz nori bota errua!

Baina beno, izenburua irakurri baduzue konturatuko zinetenez ez naiz post hau idazten hasi Dana Gould-etaz mintzatzeko. (beste bi txorrada esateko baizik:-)

Beti harritu nauen kontu bat izan da, futbola edo soccer-a estatu batuetan zabaltzeko saiakera baten berri ematen duen kapituluan agertzen dena. Bertan, gogoratzen bazarete (eta bestela berriz beheran duzue youtubetik hartutako videoa ;-) Mexico- Portugal partidaren propaganda egiten da, eta aipatzen dituzten jokalarien izenak hauek dira:
- Arriaga, Arriaga II, Barriaga
(Adiaga, Adiaga II, Badiaga beste batzuen ustez)

Begira! Begira!



Beti egin dit grazia futbola eta mexiko lotzea, mexiko eta abizen euskaldunak, eta abizen euskaldunekin I eta II egitea, pelotan bezalaxe :-) Kuriosoa da.

Gainera, partidaren iragarkian, hauek esaten dituzte:
"bajos marcadores y empates, claro que sí!"

Norbaiti entzun nion (eta erabat ados nator) futbolak estatu batuetan arrakastarik ez badu arrazoi horiegatik dela. Estatu batuarrentzat partida bat 0-0 edo 0-1 amaitzea ez delako batere interesgarria, partida oso batetan gol aukerarik ere ez egoteak ez dituela erakartzen, eta noski, berdinketen kontua! Estatubatuarrek irabazi egin beharra dutela, nahitanahiez, eta berdinketaren kontzeptua arrotza zaiela.

Baina beno, jarrai dezagun aurrera.

Gogoratzen bazarete, badago Homer lankide batetaz (erdi euskalduna berau ;-) maitemintzen den kapitulu bat. Neska gazte horren izena, Mindy Simmons da. Ez dakit berataz gogoratzen zareten:

Mindy Simmons

Beno ba, kontua da, latinoamerikan, Homer-i Homero deitzen dioten bezelaxe, Mindy Simmons-en izena bertan Margo Zavala dela!!! :-)   (bikoizketa originalean Michelle Pfeiffer-en ahotsaz gainera)

Ez dakit, wikipediaren arabera munduan lanpostu gehien izan dituen (127)  Homer eta Homero izen berdina direnez, ados, baina nolatan Mindy Simmons-etik Margo Zavala?

Egia esan ez dut erantzunik galdera honentzako. Izan ere, bikoizketa mexikarrean pertsonaiei izenak aldatzen zizkietela banekien, baina beti jarraitzen zuten halako "koherentzia" bat (zerbait esateagatik egia esan).

Star Wars-eko Luke Skywalker adibidez Luca Trotacielos da, edo Chiwacca Mascatabaco. Eta niretzat behintzat arrigarriena dena,
R2-D2 EZ DA ERREDOSDEDOS, ARTURITO BAIZIK!!!
Ingelesez R2-D2 "artwoditwo" ahoskatzen delako!!!

"Arturito"

Beno, horixe zen ba dena!
Wikipediak The Simpsons-i eskeitzen dien web orria gomendatu nahi nizueke azkenik, bertan, xelebrekeria asko agertzen direlako:

- Homer-ek 1.83m neurtzen duela (nik bezala!) eta 108 Kg. pisatzen (horretan urrun nabil, oraindik! :-)
- Homer-ek sortu zuen webgunea
- Duff zerbeza errealitatean badagoela (Mexikon)
- ...

 Duff zenbezen sortzailea
(mmmm... una fría y refrescante Duff...)

Nork: borthuzai.2007/06/10 09:50:38.535 GMT+2
Etiketak: the_simpsons homer euskaldunak duff star_wars | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2007/06/06 20:15:30.684 GMT+2

Hezkuntza Sistema

Ezagutzen nautenek jakingo duten bezala, behin eta berriz, etengabe errepikatzen dudan esaldi horietako bat da honako hau:

“Hezkuntza sisteman ez dago hezkuntzarik. Hezkuntza sistema, gainditu beharreko oztopoz osatua dago, ez hezkuntzaz"

edo horrelako zerbait. Oztopoak noski, esaminak dira.

Esaldi hau, nire ikasle bizipen pertsonaletan oinarritua dago “soilik”, eta ez inongo azterketa, edo irakasle esperientziatan… baina hala eta guztiz ere, erabat konbentzitua nago horretaz :-)



Gogoan dut oraindik, orain urtebete edo, nire umetako ikastolako notak topatu nituenean hartu nuen ustekabea. OHOko 2. edo3. mailako notez ari naiz, ikastaroak ikasgaiez ez, baizik eta bestela antolatuta daudeneko garaiaz, eta notak, zenbaki bitartez ez, baizik eta andereñoak idatziriko testuen bitartez ematen direneko garaiaz.

Eta barrenak irauli zizkidan ustekabea zera izan zen, ni, erabat identifikatua sentitzen nintzela textu haietan!!!

Andereñoaren zenbait ohar, hauek ziren esate baterako:
(egia esan orokorrean nota onak nituen, baina ez dut uste oso zaila denik OHOko 2. mailan nota onak ateratzea, ezta? :-) hortaz, nire akatsak erakutsiko ditut)

- ...zenbait momentutan oso urduri agertu da eta bere lanetan agertu du.
- ... zerbait ulertu ez badu, oso urduri jartzen da. Lasaitzea komeni zaio
.
- ...

tio! Ke kaña! Ume hori ni naiz! Benetan! Ez naiz batere aldatu!
Orokorrean umetako abilitate, afizio, eta beldur berdinak ditut!! Beti, beti, beti irakasleari zerbait galdetzeko beldurra! Halako inseguritate kroniko bat.

Oso kuriosoa izan zen umetako notetan islatua ikustea. Denei gomendatzen dizuedan esperientzi bat da. Azken batetan, orain 25 urte, orain bezelakoxea baino metro bat gutxiagorekin zinela konturatzen baitzara! :-) Benetan!

Eta guzti honetatik noski, ondorio nagusi bat atera liteke erraz asko:

- Hezkuntza sistemak ez ditu nire akatsak zuzendu.

Noski, badakit haur baten hezkuntza ez dela ikastolaren zeregina soilik, baina beno, aceptamos pulpo como animal de compañía, ezta? :-)



Gainera, badakit hezkuntza sistema kritikatzeko nire adibidearekin soilik ez dela nahikoa, eta Fidel Castrok jesuiten artean ikasi zuela esatearekin nahikoa ez bada gainera, honatx bestelako adibide batzuk:

- Bere kasara ikasten zuen eta ez zituen examinik errazenak gainditzen. "Ikasteko arazoak" omen zituen irakasleen aburuz, baina Kant irakurtzen zuen. 16 urterekin institutotik bota zuten. Hamar urtetara, 26 urterekin, erlatibitatearen teoria garatu zuen.
Einstein
---------------------------
- 13 aldik bota zuten ikastolatik eta maisuak "atzeratua" zela uste zuen. Bera arazo bakarra, gortasun partzial bat. 1300 patente egin zituen.
Thomas Alva Edison
---------------------------
- Harrow ikastetxean ikaslerik txarrena zen. 1880. urtean maisu batek "Gauzak ahazten zaizkio eta irregularra da. Sekula ez du arrakastarik lortuko" idatzi zuen. Ingalaterrako lehen ministro eta Nobel sariduna izan zen.
Winston Churchill
----------------------------
- Ikastolan zen bitartean, gurasoak berataz ahaztuko ziren ideiak beldurtzen zuen, eta beraien erropak edo eskatzen zizkien. Hartara, berriz ere erropa hori jaso nahi bazuten, bere bila joan beharko zuten ikastolara.
Picasso
----------------------------------
(informazioa hemendik hartua)


Aiiiiiiiiiiii!!!!
Hezkuntza sistemak ez zituen gure akats agian zuzendu ezinak konponduko, baina noizbait zoriontsuak izan ginela bai!!

Nork: borthuzai.2007/06/06 20:15:30.684 GMT+2
Etiketak: picasso edison churchill castro einstein | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (1)