Orain dela aste batzuk, Eduard Punset-en blogean, espiritu ekintzaileari buruzko mezu bikaina irakurtzeko aukera izan nuen. Bertan, espiritu honen garapenean aurkitzen dituen hainbat oztopo aipatzen ditu. Mezua irakurtzean orain dela hilabete batzuk irakurritako dokumentu bat etorri zitzaidan burura. Dagoeneko ez dut gogoratzen zein zen edo non irakurri nuen, baina irakurritako mezu bat oso garbi gogoratzen dut: “Espainiako gurasoen %70ak bere seme-alabaei administrazio publikoan lan egitea gomendatzen diete”. Onartu beharra daukat. Txundituta laga ninduen. %70ak! Eta nork ordainduko diete ...