308 aldiz (I)

5
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2009-03-29 00:01

Gaur betetzen dira 4 urte bloga zabaldu nuenetik. 308 aldiz agertu naiz zuen aurrera zer edo zer esateko, batzuetan ganoraz eta besteetan ganora barik. Badirudi blogosferan nolabait ospatzeko tradizioa dagoela eta hori dela eta -eta sudur puntan jartzen zaidalako, horretarakoxe daukat bloga- lagun artean ospatu nahi dut. Eta ospakizunen lehen zatian oparitu egin nahi dizuet abesti hau. Hurrengo mezuan esango dizuet zergatik aukeratu dudan, zergatik jarri dizuedan Elliott Murphy jaunaren kanta eder hau:


    “Poetak erregeak balira, munduak bere doinua aldatuko luke eta oso berandu arte ez litzateke ezer egingo, arratsaldez.”                                                            Elliott Murphy     Astelehena. Berriro.