2010/02/07 13:43:38.853 GMT+1
Pentsatzen jarrita...(X): autof(r)ikzioa
Aspaldian aipatu genuen zientzia f(r)ikzioa eta literatura erotikoaren arteko harreman estua. Eta, pentsatzen jarrita, oraintsu oso boladan dagoen autof(r)ikzioa ere kokatu beharko genuke literatura erotikoa atalean. Ageriko arrazoiengatik.
Nork: Jozulin.2010/02/07 13:43:38.853 GMT+1
Etiketak:
umorea
pentsatzen_jarrita
literatura
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/01/30 22:09:11.013 GMT+1
Denboraren ahoak (III): Hitz itsusiak
Ximena Dahm artegatuta zebilen goiz hartan; ez zen gutxiagorako, egun hartan hasiko baitzen eskolan lehenbizi. Arineketan zihoan ispilu batetik bestera etxe guztitik. Halako joan-etorri urduri batean zoruan zegoen poltsa batekin estropozo egin eta luze erori zen lurrera. Ez zuen negar egin, bai haserretu:
-Zer egiten du kakazahar honek hemen!?
Amak arteztu nahi izan zuen alaba:
-Laztana, hori ez da esaten.
Eta Ximenak, lurretik, jakin nahi izan zuen:
-Ama, eta zertarako daude, ba, esaten ez diren hitzak?
Denboraren ahoak Eduardo Galeanoren testuak dira, Bocas del tiempo liburutik hartu eta ahal bezala itzuli ditudanak.
Nork: Jozulin.2010/01/30 22:09:11.013 GMT+1
Etiketak:
denboraren_ahoak
eduardo_galeano
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/01/23 19:04:41.702 GMT+1
Hardcore porn
Andrea eta gizona pantailan, porno heteroa beraz. Telebista soinurik gabe daukat pornografia ikusteko ez baita beharrezkoa entzutea gaiaz jabetzeko.
Berriak irakurtzen hasi dira, irudiak lagun: Ertzainak itzuli dira Haititik eta Rodolfo Aresek egiten die ongietorria kameren aurrean, aireportuan bertan. Argazkia ateratzen dute. Txakurrak argazkian. Hondakinetan bila ari izan direnetako txakur batek korrika egin nahi du aurrerantz baina gogor teinkatzen du uhala polizia batek: -Geldi hor! Argazkian atera behar dugu eta! esan nahi lioke. Prentsaurrekoan polizia bat negarrez hasi da igarotakoa gogoratzean, kamerak berari begira. Hunkigarria.
Berri gehiago: Soldadu espainiarren irudiak orain, bandera hori-gorri erraldoiaren itzalpean soldaduak ura eta janari paketeak diruditenak banatzen ari dira. Haur beltzek irribarretsu, urduri eta kamerari begira hartzen dituzte.
Irudi gehiago: Hegazkin sabel lodiek zerutik askatzen dituzten kutxak jauzkailuz heltzen dira lurrera. Armada ezezagun bateko soldadu gehiago ari dira zerutiko opariak banatzen. Armen mehatxupean lortzen dute soldadu zuriek pobre beltzak iladatan jartzea elikagaiak hartzeko. Kamerak han dira, begira.
Telebistan ikusten ari naizen exhibizio inpudiko honen guztiaren aurrean indargabe sentitzen naiz. -Zelan engainatzen gaituzten! otu zait, antzu.
Hardcore porn, pentsatu dut, porno gogorra. Eta ohartu naiz hard core bihotz gogorra lez itzul litekeela.
Eguneraketa: Porno gehiago. Lehen bi minutuak entzutearekin nahikoa.
Nork: Jozulin.2010/01/23 19:04:41.702 GMT+1
Etiketak:
haiti
pornoa
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2010/01/18 12:57:09.367 GMT+1
Ni kaikua nintzen, ipurditik gora eta ipurditik behera

Orain hilda nago baina lehen kaiku hutsa nintzen. Ez kaikua bakarrik:
pelloa, inozoa, kirtena, tetelea, papaoa, kelona, babalorea, alua, lerdoa, tentela, eltzagorra, memeloa, leloa, tontoa, babaztoa, babalastoa, pepelerdoa, tuntuna, astakirtena, totoloa, baboa, artaburua, tontolapikoa, kaiku alena, arina, astapitoa, buruarina, eltzea, eroa, eroxka, kaskarina, memoa, mentsa, txatxua, txoriburua, tonta, mamala, txoropitoa, zoroxka, zozoa, zozoiloa, tontoloa, bulunba, xanfarina, zuntzuna, zoroa, gangarra, ganorabakoa, ganoragabekoa, kokoloa, lapikoa, mozoloa, taketa, tankaloa, txotxoloa, pettuxa, ganbelua, inputika, narra, txolina, zorokoa, kokoa, txotxina, haizebelatsa... ere bai.
Nork: Jozulin.2010/01/18 12:57:09.367 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2010/01/14 14:19:06.943 GMT+1
Denboraren ahoak (II): Kanporatzea
Haiti Amerikako herrialderik pobreena dela entzun dugu aspertu arte egunotan. Eta pobreziaren kontu hori aipatzen dutenean, eguraldiari buruz arituko balira bezala hitz egiten dute, munduan euri gutxien egiten duen lekua edo herrialderik beroena aipatuko balituzte lez. Baina ez, Amerikako herrialderik pobreena bada, ez da kasualitatez.
Entzun Eduardo Galeanori:
Kanporatzea
2000ko martxoan hirurogei haitiar itsasoratu egin ziren Caribean barrena txalupa txiker, eskasean.
Hirurogeiak hil egin ziren. Itota.
Ohiko albistea zenez, inork ez zuen jakin.
Urak irentsitako haiek guztiak nekazari izanak ziren, arrozadietan.
Etsita, iheslariak ziren.
Haitin, arrozadietako nekazariak baltsari edo eskale bihurtu dira, Nazioarteko Diru Funtsak arroz ekoizpenerako babesa debekatu zuenetik. Haitiko estatuak banatzen zuen bertako produkzioa sustatzeko.
Orain Haitik Ameriketako Estatu Batuetan erosten du arroza. Eta, zer diren gauzak, Nazioarteko Diru funtsari ahaztu egin zaio debekatzea -hori buru eskasa- Ameriketako Estatu Batuek bertako arroz produkzioari ematen dioten babesa.
Denboraren ahoak Eduardo Galeanoren testuak dira, Bocas del tiempo liburutik hartu eta ahal bezala itzuli ditudanak.
Nork: Jozulin.2010/01/14 14:19:06.943 GMT+1
Etiketak:
haiti
denboraren_ahoak
eduardo_galeano
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (1)
2010/01/10 18:46:50.651 GMT+1
Denboraren ahoak (I): Arrainak
Jaun ala andere? Biak aldi berean? Batzuetan
jauna
andere eta bestetzutan anderea jaun? Itsasoaren sakonean ez dago jakiterik.
Meroak, eta beste zenbait arrain, artistak dira kirurjia bako sexu aldaketan.
Erraztasun ikaragarriz, emeak ar bihurzen dira eta arrak eme. Baina inork ez
die isekarik egiten, inork ez die traizioa leporatzen naturaren edota Jainkoren
baten legeari.
Denboraren ahoak Eduardo Galeanoren testuak dira, Bocas del tiempo liburutik hartu eta ahal bezala itzuli ditudanak.
Nork: Jozulin.2010/01/10 18:46:50.651 GMT+1
Etiketak:
arrainak
eduardo_galeano
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/12/28 00:01:23.010 GMT+1
Hedabide berri bat
Hemen duzue 0 alearen erakusgarri bat. Egin klik gainean irakurri ahal izateko.

Oharra: Goiko tontakeria horretan agertzen zaretenoi: txarto esanak barkatu. Badakizue guztioi errespetua eta mirespena daukakizuedala. Iñozenteen egun zoriontsua!
(Eta barkatu ezin badidazue gaiztakeriatxoa, ikusten nauzuen hurrengoan eman ostia pare bat.)
Nork: Jozulin.2009/12/28 00:01:23.010 GMT+1
Etiketak:
komunikabideak
umorea
iñozente
| Permalink
| Erantzunak (10)
| Errenferentziak: (1)
2009/12/22 17:17:24.292 GMT+1
Izan zoriontsu!
2010ean izan zaiteztela, blog honetako irakurleok, ondorengo bideoan ikusten duzuen lagun ttikia bezain zoriontsuak. Urte berri on!
Eta opari, Jozulin kantatzen:
Nork: Jozulin.2009/12/22 17:17:24.292 GMT+1
Etiketak:
gabonak
zoriontasuna
musika
urte_berri_on
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (1)
2009/12/20 14:51:28.268 GMT+1
North Face beltzak eta sudur gorriak
North Face beltzak eta sudur gorriak ikusi genituen atzo Bilbon dirua galtzeko sortu zen enpresa baten alde. Eta jende gehiago ere bazegoen: gure parean zihoazen duela zazpi urte esaten zutenak Egunkariaren itxiera aprobexatu behar genuela beste bat pluralagoa eta irekiagoa egiteko, eta Egunkaria ETA-rekin epela zela ziotenak, eta epaileen erabakiak errespetatu egin behar direla eta bitartean ez dagoela ezer esaterik ziotenak... Orduan "epeletik gorako" erantzuna eskatu zitzaien eta 0º-koa izan zen erantzuna.
Ongi etorri gure ondoan manifestatzera, baina kasu honetan ere, "konbertsoak, iladaren azkenera", ados?
Nork: Jozulin.2009/12/20 14:51:28.268 GMT+1
Etiketak:
egunkaria
egunkaria_libre
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/12/17 15:59:02.658 GMT+1
Hitzordua
Nork: Jozulin.2009/12/17 15:59:02.658 GMT+1
Etiketak:
egunkaria
egunkaria_libre
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)

