Gaur goizean gaur8.com webgunean honako albiste hau irakurri dut.Eguna alaitu dit, eguna alaitu da (konturatuko zinetenez ;-).Bertan, Oteiza Museoko zuzendari den Pedro Manterolak honela dio datorren urtean Oteizaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko prestatzen ari diren ekitaldien inguruan:"Ordurako badago beste ideia bat ere, Victor Erice zuzendariak film bat egitearena, ez gaur egun dauden dokumentuen erreportajea, Oteizak nahi zuen museoaren ingurukoa baizik. Oraindik finantzapena zehaztu gabe dago eta ikusiko dugu aurrera ateratzen den. Polita litzateke. Nik ere egindako lanaren arrasto...


Ez dakit zergatik, baina printzipioz, arte kontuetan beti gustatu izan zait gehiago abstrakzioa figurazioa baino, XX. mendetik honako artea aurrekoa baino. (mesedez, ulertu esaldi hau komila askoren artean (ipini ez baditut ere), araua hausten dituzten eszepzioak araua bera osatzen dituztenak baino gehiago izateko asko ere ez delako falta. Parentesi arteko argibide esaldi hau, goiko esaldi bera baino luzeagoa den bezalaxe :-)Baina berriki, Victor Erice zinegile euskaldunaren filmak ikusi ditut eta ikaragarri hunkitu naute, “El sol del membrillo”k batez ere. Hauek noski XX. mendekoak, baina ...