Gaur arratsaldean izan dut honen berri eta onartu beharrean nago sutan jarri naizela. Horrelakoetan, blogak ordaintzen ditu nire beroaldiak eta asko pentsatu gabe erabaki dut etxera iristean, afera honetaz arituko nintzela hemen bertan. Orduak pasa hala ordea, nire beroaldia baretzen joan da eta orain lau ordu garbi nuena, zalantzazkoagoa da (zahartzen ari naiz, edo indarra galtzen agian...) Hasieratik hasiko naiz. Goieniz Zineklubak ikaragarrizko lana egin du urteetan zehar Beasainen zine eta zinezaletasunaren alde, egiten jarraitzen dute. Gutxi dira eta azken urteetan laguntza eske dabi...