JOXEMIEL BARANDIARANOn Joxemiel Barandiaran, Aita Barandiaran, "Euskal Kulturaren Aita", euskal ikertzale garrantzitsuenetakoa Ataunen jaio zen 1889ko abenduaren 31an. Apaiz, antropologo, etnologo eta arkeologo euskalduna, 101 urte zituela Ataunen hil zen 1991ko abenduaren 21ean. Aurrerakoia, herrikoia, balorez beteriko pertsona apala izan zen. Historiaurrean espezializatua, berari zor dizkiogu zenbait aurkikuntza eta, nola ez, garai bateko historio, sinesmen eta ohitura gure egunetaraino iristea.Bera izan da Goierrik eman duen gizonik ospetsunetakoa eta bere izena hartzen dute inguruko her...