ETB3 hasi berri da, eta hor dabiltza jendea bultzaka ikusteko presta dadin. Eta hor aukerak bi dira oraingoz: Lur Telebista Digitala eta Euskaltelen lehioa.Beraz, LTD-rik ez duena edo ezin duena izan, behartuta dago Euskaltelen lehioa kontratatzea. Imagenio, OrangeTV edo Canal+ duenak, ezin du ETB3 ikusi.Hau da, ETB kate publiko bat, ezin da ikusi norberak nahi edo ahal duen erara, baizik heurek esaten duten erara. Heurak zuzenean LTD bidez ikusterik ez baduzu, plataforma digital bat ezartzen eta iragartzen dizute.ETB, kate publikoa izanda, kate irekian eta ez ordainezkoan, ezin du bere hed...


Badira egun batzu ETB3 hasi dela, festak bukatuak dira eta hasi gaitezke kate honen lehen balorazioak egiten.Lehen sorpresa, eta sorpresa zoriontzekoa, karta de ajuste ikusi genuenean, 16/9-tan dago! Bazen garaia telebistaren bat formatu hau bazela erakutsi zezan, eta ez da izan inongo kate nazionala, baizik kate autonomiko bat.Aurrerapausu galanta da, hurrena, eta katalanak lez HDTV-rako frogekin hasten diren. Badakigu oraindik ez dela garaia, batetik esparru elektromagnetikoa beteegia dagoelako itzalketa analogikoa egiten ez den bitartean, eta bestetik, oraindik ere salgai dauden telebist...


Ostiralean ETB3 emititzen hasi zen, eta EITB-ek beste ospatzeko batzuekin batera ospakizun haundia antolatu zuen.Hauek ziren osora ospatzeko guztiak:- ETB3-ren emisio hasierak.- Euskadi Irratiaren 25 urte urrena.- Bilboko sede digitalaren lehen urte urrena.- E!TB webgune berriaren sorrera.Alaitsua izan beharko lukeen ospakizun hontan, EITB atzetik dituen arazoen erakusgarri izan zen. Arazo hauek ez datoz atzotik, eta EITB-ek konpondu gabe jarraitzen ditu.- Askok esaten dute, ETB Bilbo telebista dela benetan. Ikusitakoak ikusi, norberak atera ditzala kontuak. Euskadi Irratiako 25 urteak ospa...


2008ko urriak 10, euskararen historian egun historikoa izango da, IrudiTxokoaren laugarren hiruhilabetea hasten da. Eta noski, ETB3 hasten da ere, goizeko hamarrak inguruan.TDT-ak telebista kate kopurua haunditu du, eta bide berean, EITB-ek dituen kate kopurua ere. Euskal herri mailan, 4 kate izatera helduko da. Gaur arte, bi kate berrientzako tokia internazional emisioentzako egiten zuten ETBSat eta CanalVasco-rekin bete ditu.Gaur, ETB, hirugarren katea hastera doa eta ETB4 datorren urtean hasteko asmoa dago. ETB3 sartu ahal izateko TDT-tik ETBSat eroriko da, ETB CanalVasco ETB4 heltzean k...