ETB3, euskaraz telebista kate bat gehio

iruditxokoa 1456148003398 Irudi Txokoa | 2008-10-10 10:10

2008ko urriak 10, euskararen historian egun historikoa izango da, IrudiTxokoaren laugarren hiruhilabetea hasten da. Eta noski, ETB3 hasten da ere, goizeko hamarrak inguruan.

TDT-ak telebista kate kopurua haunditu du, eta bide berean, EITB-ek dituen kate kopurua ere. Euskal herri mailan, 4 kate izatera helduko da. Gaur arte, bi kate berrientzako tokia internazional emisioentzako egiten zuten ETBSat eta CanalVasco-rekin bete ditu.

Gaur, ETB, hirugarren katea hastera doa eta ETB4 datorren urtean hasteko asmoa dago. ETB3 sartu ahal izateko TDT-tik ETBSat eroriko da, ETB CanalVasco ETB4 heltzean kenduko da.

ETB3 TDT bidez ikusi ahalko da bakarrik. Plataforma digitaletan ikusi beharko lirateke ere, inongo informaziorik eman ez badute ere. Agian gaur bertan plataforma digitalak egokitu gabe ibiliko dira.

Oraindik TDT-ra pasa ez bazarete, baduzue arrazoi beste bat, ETB3. Eta gogoratu, laister amatatuko dituzte emisio analogikoak, toki batzuetan uste duzutena baino lehenen, Gasteiz-en 2009ko erdian jasoko da, beste toki batzuetan urtebete geroago izango delarik.

ETB3, esan denez behintzat, euskaraz bakarrik egingo du. Horrela, lehen aldiz, ez dugu kate bakarra izango euskaraz emititzen eta hortaz, euskaraz telebista ikusi nahi bagenu, programazio bakarra ikustera behartuta egon ordez, bi programaketa artean aukeratu ahalko dugu lehendabizikoz.

Orain arte, ETB-ek konpondu ezineko arazo bat izan du.Bi kate izan bai, baina bakarra euskaraz, eta askotan programazio zehatz bat ematera behartuta egonik, aldi berean ezin izan du programazio hori gustoko ez zutenentzat beste motako programak ematera.

ETB3-rekin, ETB1-en kirolak eman behar badira, eta duten ordutegia dute, ETB3 kirolak gogoko ez dutenentzat filmak jartzen egon daiteke.

Euskarazko bi katerekin, aukerak haunditzen dira, eta programazio egin beharrekoak obetu bananduz, programazio aukera haundiagokoa egin daiteke.

Hori teoria Gertatuko den, ikusten hastera goaz. Oraingoz, lehen egunerako jakitera eman den programazioa ez du zentzu honik ematen. Ume eta gazteentzako marrazkin bizidun errepikatu ugari daude, dokumentalak betikoak dira ere. Programazio berritsua ia ez da ikusten, betiko marrazki bizi, dokumental sailak eta ETB-ko ia betidandiko produkzio propioen jarraipena.

Azken hamarkadan, ETB, euskaraz ematen ziren filme kopurua erabat urritzera joan da. Asteak egon gara haur animazio filmak kenduta, inongo gazte eta adinduentzako filmerik gabe. Irudi biziko telesailak berriz, ia erabat desagertu dira bertan ekoitzitakoak kenduz. Espero dezagun, ETB3-rekin telebistan euskaraz filmak berriz ikusteko aukera izango dugula eta era berean irudi biziko telesailen itzulera edukitzea.


Utzi iruzkina: