Larunbat honetan, Santurtziko jaien azkenaurreko egunean, gazte mugimenduak antolatutako AHTren aurkako manifestazioa izango da 20:00etan tren geltokitik. Halaber, Bilbotik joan eta trena ez ordaintzeko deialdia dago, 19:22ko trena Abandon hartuz. DENON ARTEAN GELDITUKO DUGU!!!


Gaurko BERRIAk Jon Urrujulegiren gutun bat dakar ("¿A dónde va usted?"), Donostiako udaletxean jasan behar izan duen hizkuntz zapalketa salatzen duena. Ez da, noski, halako bakarra, tamalez; eta ez da izango azkena, zoritxarrez. Donostiako udala, Kontseiluak jakitera emandako udalen hizkuntz politikaren gaineko inkestaren emaitzetan, 26. postuan dago. Pentsazazu zer gertatzenb den Santurtzikoan, inkesta berak 51. tokian ipini baikaitu (alegia, hizkuntz eskubideak osoro betetzetik tokitan). Aspalditik asko dira hizkuntz eskubideen urraketa etengabeak salatzen dituztenak. Euskaldunok pairatut...