Mozilla Firefox. Duela urte batzuk utzi nuen Explorerra alde batera eta Mozilla erabiltzen hasi nintzen. Eta, egia esan, erabakia ondo atera zitzaidan. Askoz erosoago nabigatzen dut  dohaineko nabigatzaile honekin, eta ez bakarrik ordaindu behar izan ez dudalako. Hasieran, Firefoxek erabiltzen zuen pestainen sistemak maitemindu ninduen eta horrek bultzatu zidan hori deskargatzera eta trasteatzen hastera. Bestalde, esan beharra dut informatikaz eta softwarretaz gutxi dakidala, erabiltzailea izateko behar beste baino ez. Firefoxek askoz nabigazio garbiagoa eskaintzen du eta ez dut to...