2008/05/12 11:26:44.998 GMT+2
Najwajean
ez dut uste ezer esan behar dudanik
Nork: MrBlank.2008/05/12 11:26:44.998 GMT+2
Etiketak:
najwajean
crime
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/16 12:01:50.354 GMT+2
Erlijio gertakaria
Aurreko egunean erlijio gertakariaren inguruko hitzaldi batera joateko
aukera izan nuen. Hona hemen handik lortutako ondorioak. Espero dut interesgarriak
izatea niretzat diren moduan.
Erlijio gertakaria
Erlijio
hitzaren jatorria etimologikoa: religiónè re-ligare: berriz lotu; berriz lotu gu eta gure
jatorria.
Erlijioek pertsonen dimentsio sakon bati ematen diote erantzuna.
Oinarrizkoa da erlijioak ulertzeko eta errespetatzeko erlijioa termino bezala
ulertzea eta errespetatzea.
Erlijioa: gizakia gizaki denetik erlijio agertu izan da.
Gizakiarekin lotuta egon da beti, bere jaiotzetik. Bizitzaren edo
existentziaren jatorriarekiko, iturriarekiko harremanak bilatu izana da.
Existentziaren jatorria edo oinarria diogunean honakoa esan nahi dugu: existentziaren inguruko azken galderak, nondik gatoz, nora goaz, zer gara…baina, zer daukagu horiek erantzuteko: esperientzia pertsonala, gure antzinakoek esandakoa eta pentsatutakoa, zeintzuk dira ditugun pista kulturalak? Existentziaz ari garela gure osotasuna eta jakituria gizaki bezala ez nahikoa zaigu erantzunak bilatzeko, beraz, begirada atzera botatzen dugu. Ondorioz, erlijioak kulturen ehunka urteen emaitzak izan daitezke, hizkuntzen antzera.
Erlijio ezberdin asko dauden arren, beharrezko da horiek komunean dituzten
ezaugarriak edo kontzeptuak aztertzea, guztien artean irakur dezakegun
batasuna; zer dute komunean?:
Lau elementuetan banatu daitezke:
1.-Sakratutasunaren
dimentsioa: ez dute egunerokotasunetik aparteko errealitatea batez hitz egiten,
baizik egunerokotasunaren azken galderetatik abiatzen dira egunerokotasunaren
oinarrietara jotzen dute, bizitzaren sakratutasunetik. Zein dimentsiotan
kokatzen garen arabera, gauza batez edo bestez arituko gara. Laburbilduz,
erlijioak bizitza dimentsio sakratua batetik aztertzen du.
2.-Misterioa: erlijio
guztietan dagoen elementu nagusia da. Bizitzaren iturria, jatorria da. Aztertu
beharreko bi puntu ezberdintzen dira:
-transzendentzia:
haratagoko dimentsio baten kokatzen da. Misterioa gugandik haratago dago,
gainditu egiten gaitu. Gizakiaren kapazitate mentala gainditzen duten galderak
egiten ditugu. Misterioarekin harremanak landu ditzakegu baina ezin gara hori
ulertzera heldu, inurri batek fisika edo kimika ulertu ezin dezakeen antzera.
-gizakiari
barru barrutik eragiten dio. Bere barnean dauden galderetatik dator, beraz, ez
kanpo faktoreren batetik.
Erlijio guztietan batasun horrekiko sentitutakoaren arabera honakoa
ondorioztatu dezakegu: izugarria da gizakiaren eta Misterioaren arteko
proportzio-gabetasuna eta baita liluragarria ere.
3.-Jarrera erlijiosoa:
hiru “bide” zehazten dira: pentsamendua (burua), sentimendua (bihotza) eta
ekintza (eskuak).
Erlijioa ez da iritzi kontu bat. Jarrera ez da bakarrik Misterioa ulertzea,
baizik eta bizitzan egiten, pentsatzen eta sentitzen duguna horren bilaketara
zuzentzea. Ez da sinismen kontu bati mugatzen.
4.-Hierofania:
sakratutasunaren agerpena da. Nola izango dugu Misterioaren dimentsioarekin
harreman ezin badugu hori ulertu. Beraz, gizaki erlijiosoak bere bizitzan
kokatzen du harremana: mendian, izotzean, zeruan…
Sakratutasuna gizakiaren errealitatean agertzen da, islatzen da. Bizitza
antolatzen da sakratutasunarekin harremana izateko. Kristauen ogia: ogian
agertzen dela sinisten du edo ikusten du ukitu ezin den misterioa.

Erlijio zehatzetaz
Budismoaz: Buda printze bat zen eta seme bat zuen. Bizitza ona zuen, ez zitzaion ezer falta, nahi zuen beste izan zezakeen, baina oinarrizko galderen erantzuna falta zitzaion. Bizitza osoan bere jauregian bizi zen, beraz, erantzun bila jauregia utzi eta sufrimendua ezagutu zuen handik kanpo. Printze kondizioari uko egin eta munduan zehar egiaren bila abiatzen da. Bizitzaren esentzia ezagutzen du eta hori erakusten hasten da. Egun ere, ezkutatzen zaizkigu Bidari jauregian ezkutatzen zitzaizkionak. Herria da bere esperientzia espiritualaren inguruan erlijio bat sortzen duena, Jesukristorekin gertatu zen bezala.

Budismoaren arabera, sufrimendu gehienen jatorria desio adiktiboetan
kokatzen da. Beraz, horiek gainditu eta gure desio eternoetan kokatu behar
gara. Adikzio nagusia Ni kontzeptua da.
Judaismoak, bestalde, herrian kokatzen du Misterioaren gakoa. Liburu sakratuek deskribatzen dute herriaren eta Misterioaren arteko harremana eta maitasuna. Jainkoaren ezaugarri nagusia maitasuna da, baina, gizakia beste pasioetan galtzen denean galdu egiten da.

Nazareteko Jesusek aldarrikapen erradikala egin zuen. Maitasun eta
intimitate harremana sortzen du bizitzaren jatorriarekin, aita harreman bat.
Ulertu ezin dezakegunez maitasuna azpimarratzen du gakotzat.
Erlijioen bihotza zein den ulertzea behar-beharrezkoa da horiek ulertu ahal izateko eta ondorioak ezagutu ahal izateko.
Islamak batasun bakartzat ulertzen du Misterioa. Mahomak ulertzen du
Jainkoa ukiezina eta urruna dela, ezin dela berarekin aita harreman bat izan,
aldi berean, inpultso adiktiboak kontrolatzeko bost arau proposatzen ditu,
ramadana eta errezoa bezala.
Sakonean, erlijioek badute intuizio komuna. Hori azaltzeko metafora bat
erabil daiteke.
Gurpilaren metafora: existitzen da ulertu ezin dugun misterioa, baina, gutxienez, hurbildu gaitezke eta horretan saiatu behar gara, espiritualki hurbilago egoteko. Orduan eta Misterioaren hurbilago egon gure artean ere hurbilago egongo gara, beste erlijioetako sisdunak izan arren.

Erlijio bakoitza gurpilaren erradio bat izango litzateke, Misteriora
hurbiltzean beste erradio edo erlijioekiko hurbilago egongo gara.
Bestalde, bada beste kontutan hartzeko puntu bat. Misterio ulertu eta
ezagutzen ez dugun zerbait dela kontutan izanda, izan daiteke horren
zehaztasunera hurbilketa ezberdinak egitea. Bost itsuk elefante bat ukitzean
zer den ez dute jakingo baina ezagutzen duten gutxiarekin irudi bat sortuko
dute. itsu bakoitzak, ukitu izan duen, elefantearen atalaren arabera, ideia
hurbilago edo urrunago bat izango dute. Erlijioek duten Misterioa ulertzeko
eran antzera gerta daiteke.
Nork: MrBlank.2008/04/16 12:01:50.354 GMT+2
Etiketak:
misterioa
erlijioa
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/16 10:12:58.805 GMT+2
Diriamba
Diriamba
Wikipedia(e)tik
Diriamba Carazoko departamenduko udal bat da, Nikaragua.
Geografia
Hiria 11º51' I eta 86º14' M kokatzen da. Hiria itsas mailatik 500 metrotara kokatzen da. Hiri honetan aurkitzen da San Sebastianeko Basilika. 1891.urtean, Basilika eraikitzeko lanak hasi ziren arren, ez zen 1939.urtearte ireki. Hiri honetatik jaio zen Diriangen Soccer Club futbol talde profesionala. Anekdota moduan, aipa daiteke Costa Ricako presindentea izan zena, Rafael Ángel Calderón Fournier bertan jaio zela 1949.urtean istripu bezala. Bere aita Rafael Ángel Calderón Guardia, baita Costa Ricako presidente izandakoa, Diriamban zegoen erbesteratuta.
Kanpo loturak
Nork: MrBlank.2008/04/16 10:12:58.805 GMT+2
Etiketak:
euskaraz
nikaragua
wikipedia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/16 09:48:58.806 GMT+2
Carazoko departamendua
Carazoko departamendua
Wikipedia(e)tik
|
Carazo |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Herrialdea | |||
| Hiriburua | Jinotepe | ||
| Azalera |
1.050 km2 | ||
| Biztanleria Dentsitatea |
177.100 (2006) 171 bizt/km² |
||
| ISO 3166-2 | NI-BO | ||
Carazo Nikaraguako departamentu bat da. 1.050 km2 eta 177.100 biztanle ditu. Hiriburua Jinotepe da. Ozeano Barearen ondoko eskualdearen erdialdean kokatuta dago, Managua hiriburuaren hegoaldean kokatuta dago, Nikaraguako sumendien katearen ondoan, hala ere, eskualdeko sumendirik gabeko departamentu bakarra da. Azalerari dagokionez, dertamentu txikienetraikoa da.
Bere hondartza ederrengatik eta bere festa erlijiosoengatik ezaguna da, ia urte osoan zehar ospatzen direnak. Festarik garrantzitsuenak Santiago Apostoluaren Jinotepeko Zaindariaren festak dira
Bere klima freskoa da. Itsas mailatik 700 metrotan dagoen goi lautada baten kokatzen da.
Herriak
Hiru hirigune nagusi ditu: Jinotepe, Diriamba eta San Marcos. 8 herri ditu guztira:
- Diriamba
- Dolores (Nicaragua)
- El Rosario (Nicaragua)
- Jinotepe (cabecera departamental)
- La Conquista
- La Paz de Carazo
- San Marcos (Carazo)
- Santa Teresa (Carazo)
Nork: MrBlank.2008/04/16 09:48:58.806 GMT+2
Etiketak:
euskaraz
wikipedia
nikaragua
carazo
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/07 16:35:15.029 GMT+2
Sahara: lurralde okupatuetako egoera
ASOCIACION ANDALUZA POR LA SOLIDARIDAD Y LA PAZ






Nork: MrBlank.2008/04/07 16:35:15.029 GMT+2
Etiketak:
tortura
sahara
okupatuak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/07 16:17:07.267 GMT+2
LastFm
Hona hemen internetek eskaintzen duen azkenekoa: LastFm.

Zuetako askok egingo duzuen bezala, ordenagailu bitartez musika entzunetaz gain sistema honi esker haratago joateko aukera dago. Programa txiki bat baino ez da. Programa horrek zure ordenagailuan eta, orain, MP3an entzundakoa web orrialde batera bidaliko du, scrobbling-ari esker. Ondoren, horrek zure abesti entzunenen lista bat sortuko du eta horretaz gain beste gauza asko eskaintzen dizkizu.

Gunean zure
gustukoa izango den irrati bat ere entzun dezakezu, zuretzat esklusiboki
sorturikoa. Gainera, zure gustukoak izan daitezkeen gomendapenak ere ematen
dizkizu. Bestalde, zure musika berdina gustuko duen jendearekin kontaktuan
jartzen zaitu, lagunak egin nahi badituzu.
Kontzertuetara
joatea atsegin duen horietako bat bazara hemen ere zer edo zer interesgarri
aurkituko duzu zure estilokoak diren kontzertuen berri ematen baitizu.
Bideo-klipentzako ere bere atala du lastfm-ek. Egunero hiru edo lau bideo-klip gomendatzen dizkizu, beraz, zure talde gogokoen bideoak jarraitzeko aukera ere baduzu.

Azkenik, eta,
blogen bat baduzu, LastFm-ek blogentzako gehigarriak eskainzten ditu, Facebook
bezalako plataformentzako bezala. Beraz, musikan haratago joan nahi baduzue
probatu ezazue gune hau, ez duzue ezer galduko.
Nork: MrBlank.2008/04/07 16:17:07.267 GMT+2
Etiketak:
lastfm
internet
musika
scrobbling
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/07 12:21:28.625 GMT+2
Mozilla Firefox
Mozilla Firefox.
Duela urte batzuk utzi nuen Explorerra alde batera eta Mozilla erabiltzen hasi nintzen. Eta, egia esan, erabakia ondo atera zitzaidan. Askoz erosoago nabigatzen dut dohaineko nabigatzaile honekin, eta ez bakarrik ordaindu behar izan ez dudalako.

Hasieran,
Firefoxek erabiltzen zuen pestainen sistemak maitemindu ninduen eta horrek bultzatu
zidan hori deskargatzera eta trasteatzen hastera.
Bestalde, esan
beharra dut informatikaz eta softwarretaz gutxi dakidala, erabiltzailea izateko
behar beste baino ez.
Firefoxek askoz nabigazio
garbiagoa eskaintzen du eta ez dut topatu Explorerrak duen zerbait eta
Firefoxak ez duena. Segurtasun aldetik ere Explorerrak baino askoz segurtasun
maila handiagoa eskaintzen du, batez ere hain ezerosoak diren pop-up leihoen
aldetik. Gainera, jakingo duzuen moduan bada euskarazko bertsioa erabilgarri.
Interneten
Firefoxen iritziak bilatzen aritu naiz eta foroetan esaten denagatik badirudi
azken honek orrialdeak kargatzeko denbora gutxiago ere erabiltzen duela.
Gainera, hedapen eta plugin asko daude sarean gure esploratzailea
kustomizatzeko. Bestalde, interfazeak ere aldatu daitezke, zure ordenagailuari
estetika berezi bat eman nahi badiozu. Nik oinarrizkoa dut atseginen, beste
asko probatu ditudan arren.
Aurki dezakedan
eragozpenik garrantzitsuena, eta batzuetan arazoa izan direnak konpatibilitate
arazoak izan dira. Badira web-orrialde batzuk Microsoften Explorerrarako baino
ez direnak diseinatuak izan, besteak beste HUHEZI unibertsitateko Idazkaritza
Birtualeko gunea. Egun, badirudi hori aldatu dutela, baina, lehen harrigarria
iruditzen zitzaidan nola HUHEZI bezalako unibertsitate batek, muga horien bitartez,
Microsoften lizentzia ordaintzera bultzatzea. Baina, esan bezala, badirudi hori
aldatu dela.
Fororen baten irakurri
izan dudan bezala, eragozpen bakarra jendearen ezjakintasuna da, eta hala izan
daiteke. Benetan poztuko nintzatekeen ezagutzen ditudan internetzale guztiek
Firefox erabiliko bazuten.
Honetaz guztiaz
gain Mozillaren beste produktu bat aipatzea gustatuko litzaidake: Thunderbird.
Posta eta RSS bideen irakurtzaile sinplea da. Bertan zure emailak, harpidetzak
eta agenda antolatzeko aukera daukazu, logikoa den bezala dohainik. Oso gustura
nabil ni antolatzaile honekin beraz gomendagarria da oso, saiatu ezazue, ez
zarate damutuko.
Nork: MrBlank.2008/04/07 12:21:28.625 GMT+2
Etiketak:
esploratzailea
mozilla
thunderbird
firefoz
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/04 10:14:18.156 GMT+2
Saharara bidaia
Ikusi ahal izan duzuen moduan Aste Santu honetan Saharan ibili naiz. Ez nuke oporretan joan nintzela esango, baizik eta bisitan. Herri bat bisitatzen joan nintzen: saharauiak. Egia esan, eta zehatzak izatearren, Aljeriar lurraldeetan egon naiz. 165.000 saharaui inguru Aljeriako desertuaren zati baten bizi dira. Errefuxiatu politikoak dira.
Marokok, behin,
lurrak lapurtu eta desertura jo behar izan zuten babes bila. Guzti horren
atzean Espainia dago, jakingo duzuen moduan, baina bueno, ez naiz kontu
politikoetaz arituko, gogo izugarriak ditudan arren.
Betidanik izan
dut herri honekiko interes edo konexio handia, txikitatik saharauiren bat edo
beste ezagutu izan nituen eta ulertezina egiten zitzaidan nola gertatu daitezke horrelakoak: herri oso
bat bere lurretatik alde egin behar izatea beste batek horrela nahi duelako,
benetan niretzako ulertezina.
Hasieran nahiko goibel joan nintzen, esan zidaten moduan Loiutik hiru hegazkin ateratzen baitziren. Espero nuenaren kontrako zen hori. Nik saharauiak ezagutu nahi nituen eta ez euskaldunak Saharan. Baina dena ordainduta eta itxita zegoenez Sahararako bidea hartu behar nuen.
Saharara iritsi
eta egun pare baten zeinen erratuta nengoen konturatu nintzen. Ikusi izan nuen
bezala bidai guztiz solidarioa zen eta ez turistikoa. Nabaria zen bidaiaren
izateko arrazoia: herrien arteko anaitasun garbia. Ikaragarria izan da.
gobernuak, estatuak eta agintariak alde batera utzita herritarrak zein
punturaino elkartzen diren.
Egun, dena bizi
izan dudala eta bidai perfektua izan dudala kontutan hartuta zer nolako
esperientzia bizi izan dudan konturatzen naiz. Ez nuen halakorik espero, dena
espero edo imajina nezakeena baino askoz hobeto izan zen. Saharauiak duten
gutxia eskaintzen dizute irribarrea ahoan dutela. Oso zaila zait bizitakoa hitzen
bitartez adieraztea, oraindik amets horretan nago.
Bizitzaren
ikuspuntu berri bat erakutsi didate. Jasotzeko asko duten arren emateko ere
mila gauza dituen herria da. Pertsona moduan ikasi izan dudala sentitu dut,
espiritualki aberastu naizela sentitzen dut.
Egin dezakedan
gauza bakarra gomendioak ematea da: udan ume saharauiren bat akojitzeko aukera aprobetxatzea
gomendatzen dut. Haur paregabeak dira eta horiekin ere ikasteko hamaika gauza
daude. Bestalde, urtero bitan ume horiek eta haien familiak bisitatzeko aukera
ematen dute euskal erakunde solidarioek, beraz, hori aprobetxatu eta horiek
nola bizi diren ezagutzea bihotz osoz gomendatzen dut.
Kronika hau
goitik-behera kaotikoa dela badakit baina hori barruan sentitzen dudan
pasioaren ondorio baino ez da. Anima zaitezte, benetan, ez zarete damutuko.
Nork: MrBlank.2008/04/04 10:14:18.156 GMT+2
Etiketak:
rasd
sahara
solidario
polisario
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/03 15:08:12.661 GMT+2
RASD
Tindoufeko kanpamenduak map argi dago kokapena ez dela batere zehatza, baina zoritxarrez hori da dagoena. agian, norbaitek nire kokapena hobetu dezake. erantzunen zain.
Nork: MrBlank.2008/04/03 15:08:12.661 GMT+2
Etiketak:
rasd
sahara
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/03 14:38:09.467 GMT+2
Sahara
Hona hemen Aste Santuan egindakoaren aurrerapena. Aurrerago azalduko dizuet zehatz-mehatz egindakoa.
![]() |
| Sahara |
Nork: MrBlank.2008/04/03 14:38:09.467 GMT+2
Etiketak:
santua
sahara
aste
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
