1997-an Kubrick zinemagile itzaltsuak D. W. Griffith sari entzutetsua "jaso" zuen. Izan ere, Kubrick ez zen sari emanaldi ekitaldira joan, baina bertan izan zen bideo emanaldi bat tarteko.Hitzaldi horretan Kubrick-ek Griffith zinemagilea Ikarorekin konparatzen zuen, estatubatuar aitzindariak bere garaian aurrera eraman ezin izan zituen zenbait proiektu gogoan hartuta. Garaiegi hegaldatzen saiatu zelako dirudienez.Baina Kubrick-ek dioen bezala, zein da Ikaroren atzean dagoen ideia?1.- Ez egin hega eguzkiarengandik gertuegi?edo2.- Sor itzazu hego hobeak?Kubrick bigarren ideia honen zale zen (...