Hilkintza lazgarria gertatzen ari da Gazako lurraldean, berrogei kilometro luze eta hamabost zabal baizik ez den lur pusketa horretan (horregatik esaten diote Gazako zerrenda).Badakigu Sanson, israeldar epailea, ibili zela lurralde hartatik (han galdu zen plazeraren amoreagatik), Toraren arabera, eta, zuetako askok jakin ez arren, Bizkaiko alde hau ere korritu zuen, Asier Bidartek, nire lagun handiak, Lezama inguruan batutako Sansonarriaren ipuinari jaramon eginez gero.Gatozen baratxe-baratxe harira. Duela egun batzuk Hamasek haserre-egunerako deia egin zuen. Halaxe izendatu zuten, behintza...