Ni ere joango naiz...


Patxi Gaztelumendi

kio 1456150527384 KIO 06 | 2006-11-21 19:03

Jarraian Matrakan Patxi Gaztelumendi irratia.com-en sortzileetako bati eginiko elkarrizketa txiki bat aurkezten dugu:          Patxi Gaztelumendi Kazetaria 1 Bosgarren urteurrena ospatzen ari zarete. Gogoan al duzu nolakoa zen garai hartako Internet euskalduna? Hasi berria; gauza gutxi zegoen euskaraz. Borondate hutsa. Interneteko estrategia barik ikusten genuen euskalgintza osoa. Hedabideetan ere, umezurtzak ginen euskaldunak. Guk, horregatik, irrati libreen ereduari jarraituta, modu libre batean Interneten egiteari ekin genion, do it your self, badakizu. 2 Ze...


Irratia.com

kio 1456150527384 KIO 06 | 2006-11-21 19:02

    2000.urtean Patxi Gaztelumendi eta Jabi Zabala kazetariek Irratia.com proiektu martxan jarri zuten, eta aurten bosgarren urteurrena ospatuko dute. Hasieran musika kanalak entzuteko aukera (txosna rock, elektronikoa, reggae, triki....), eta tarteka irratsaio berriak plazaratzen zituen  webgune estatiko bat zen. Gainera zuzeneko irratsaio bakar bat  zuten, Jalgi Hadi Dantzarat, Tas-Tas irratian egiten zutena eta sarean zuzenean emititzen zutena asteazkenero. Honez gain, zuzeneko  beste hainbat ekitaldi ere egin zituzten: Arestiri eginiko omenaldia Kalderapiko...


Aspaldian deus idatzi gabe geunden...gaur, eguraldi ederra dugulakotz edo, animatu gira. Udaberria ere gerturatzen ari da mendialdera, pagoak loratzen, pipirripiak esnatzen eta Ortzanzurieta edo Adi bezalako tontorretan elur pittin bat, zoragarria!! Eta hau guztia kontatzen dugun bitartean, Blogen inguruko berriak entzuten ari gira www.irratia.com bidez...zer nolako bideak irekitzen ari diren web 2.0 bidez...podcast-a, Rss-ak, sortzeko aukera, edonork edozer sortzeko aukera edonondik!!! Mendialdetik beraz adi jarraitzen ditugu horrelako albisteak, hezkuntzan txertatzeko baliabide berri hau...