Aurreko post-ean genioenez, Walter Benjaminen "Itzultzailearen zeregina" artikulua xehetuko dugu: pasarte batzuk itzuli eta, ondoren, iruzkindu. Hasi aurretik, esan dezagun artikuluaren osoari oratzea ezinetan ezinena dela. Beraz, izan zaitezte bihozberak gurekin, eta, eranstekorik baduzue, egin ezazue, mesedez.Benjaminek artikulua prestatu zuen Baudelaire-ren Tableux parisiens liburuaren bere itzulpenaren atariko gisa, nahiz bizitza luzea izan duen bere aldetik. Garrantzizkoa da, hala ere, Baudelaire aipatzea, agerikoa baita erromantikoen eragina Benjaminen hizkuntza-teorian. Orobat, aipat...