Telebistaren historiaren urrezko orriak zabaldu, eta hor agertuko zaigu 1960ko Nixon-Kennedy debatea. Telebistaz emititutako lehenengoa izateaz gain, hastapenetan zegoen telebistaren boterea berretsi zuen tête-à-tête horrek . Nixon bizarra gaizki eginda agertu omen zen platoan. Kennedyren begi urdinak estatubatuar askoren bihotzetara ailegatu ziren (badu meritua gero, zuri-beltzezko telebistan). Gerora egindako ikerketek agerian utzi zutenez, debatea irratiz jarraitu zutenen artean boto intentzioa ez zen gehiegi aldatu: Nixoni botoa ematea erabakita zutenak, bere horretan mantendu ziren, et...