Hona hemen aurtengo neguan atera nuen argazki bilduma txikitxo bat. Hasiera batean beste lan baterako erabili behar nituen argazkiak dira hauek, azkenean lan hori burutzera iritsi ez ginenez, denak bildu eta ordenagailuko memorian usteldu ez daitezen, bideotxo hau egin dut; gustua hartzen ari natzaio...Kezka Dantza Taldeko dantzarion oinak dira.


Gaur arratsaldeko zazpi t´erdietan Atondu liburuaren aurkezpena egin du Ane Albisu Ikerfolkeko kideak Eibarren, Portaleako areto nagusian. Azken mendeotako baserritar jantziaren bilakaeraz aritu den arren, Kezkako modeloen laguntzaz (mutxo Ekhi!!), garrantzi gehiago eman dio janzkera eta liburuaren izenburuak dioen bezela, atontzeko moduari. Ikusi gehiago hemen.  PD: Goenkaleren jarraitzaile sutsuentzat, Ane Albisu, Imanolen emaztia izan zana da.                   ...ta bihar ere hemen izango nauzu...