Pozarren joan ginen atzo Deustutik Errekaldera. Kukutzak azken hilabeteetan bizi izan duen egoeraz jabetuta, gure asteroko bilera han egin nahi izan genuen, elkartasuna adierazteko, bertan egoteko, Kukutzan biltzeko, izateko… Besoak zabal-zabalik hartu gintuzten. Alai aurkitu genuen gaztetxea, gainera. Jendez josita musikariak bertan eta auzotarrak zein bisitariak dantza algaran. Bilera goxoa egin genuen. Baina ez genuen uste, handik ordu gutxitara gertatu dena gertatu behar zenik. Goizeko bostetan poliziak Errekaldera joan, auzoa hartu eta Kukutza desajolatzeari ekin diote, indarrez, os...


Errekalden, Bilbon zein Deustun... eta beste hainbatek bezala... Euskarak ere Kukutza behar du! Hemen informazio gehiago eta parte hartzeko aukerak.


Gaurkoan azatzen ohiko bidetik apur bat aldenduko naiz. Azatzen helburua da euskara erdigunean duten kulturgintza jarduerak hona ekartzea. Gaurkoan salbuespen txiki bat egingo dut.Kukutza gaztetxeak Errekaldetik Bilbo eta eskualde osora zabaltzen du bere eragina. Kulturgune autogestionatua da, beste gauza batzuen artean. Ekimen asko egiten ditu Kukutzak: zirko eskola, sanba eskola, dantzagunea, … Eta ekitaldiak: kontzertuak, zine emanaldiak, antzerki emanaldiak eta abar.Egia da euskara ez dagoela Kukutzan erdigunean. Baina egia da ere euskarak leku duina duela Kukutzan. Eta zarrat...