Urteko boladarik zailena da hau niretzat. Lan gehien pilatzen zaidan garaia, eta lan egiteko gogo gutxienekin sentitzen naizenean. Irakasle-jende gehiena antzera omen gabiltza. Beroaldiaren hasierak eguna olgetan igarotzera bultzatzen gaituelako izango da (ez, arrazoi hori ez da aurten aplikagarria). Edo eskura dugun oporraldi luzeak irrika bizia pizten digulako (unibertsitate-irakasleen oporrak ez dira jendeak uste duen bezain luzeak, baina tira). Edota mimetismo hutsa: ikasleak azterketekin zoratu samar dabiltza, eta beren aldarte aztoratua kutsatu egiten digute, koitaduek. Arrazoiek ez d...