Toalle baserria

2
euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2009-04-16 11:02

Iparraldetik etorrita, Urrestillan luzaro bizitzeko topatu zuten lekua Lapeyrarrek.Izan ere, XVIII. mendeko hasieratik hona, Toalle edo Toberagile baserri-burdinola-errotan  bizi izan dira Lapeyra edo Lapeirarrak.Lanbide Tradizionalak izeneko liburuan horrela diote: " Lapeira familia 250 urtez galdaragile eta toberagile edo haizebidegile lanbideei lotua agertzen da"Gaur egun burdinola ez da existitzen, aspaldian ale-errota eraiki zen baina ..." Guztia oraindik ere funtzionamendurako primerako egoeran aurkitzen da, eta Lapeira familiak garia eta artoa ehotzen du bertan enkarguz."Tobera...


Lapeyre Ardoak

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2007-05-14 17:58

Batzuetan oso gauza bitxiak gertatzen dira, benetan. Hona hemen joan zen barixakuan pasatu zitzaidana. Baina gauzak ondo ulertzeko nire lehen abizenari buruz hitz egin behar dizuet. Lapeyra-tarrok gara etxekoak, horrela idatzita berehala konturatuko zarete ez garela bertokoak, gure abizena hego Frantziatik dator eta. Han gure abizena “Lapeyre” idazten da eta Frantziako hegoaldean nahiko arrunta da. Badirudi familiako adar bat Espainiara etorri zela eta denborarekin abizena atzean zeraman “e” hizkia “a” bihurtu zela. Lapeyra horiek Ipar Euskal herritik hego aldera pasatu ziren XVII. mendean ...