Gu ta gutarrakeko gutarrek Zumaian Jon Maia izan zuten gonbidatu, eta Maiak Ternuarat jotzen zuten arrantzaleen gaineko bertsoak kantatu zituen, duela mende batzuk iparraldeko bertsolari batek sortuak. Entzuna dut Maiaren Apaizac hobeto hitzaldia, eta bertan kontatzen ditu bertsoen eta Ternuarat bidaiaren nondik norakoak. Karidadeko Bentak ere abestu zituen bertsook. Oraingoan gutar ukituarekin, honako bideo honetan:  


Ohiko dinamikari jarraituz, Berbaizu Euskara Elkartearen Irakurlearen Txokoak Jon Maia Soria dakarkigu oraingoan gure artera. "Riomundo" bere liburuaren inguruan solastu eta iritziak elkartrukatuko ditugu idazlearekin. Hitzordua asteazkenez izango da, martxoaren 15ean arratsaldeko 8etan, Deustuko Gazte Lokalean. Irakurzale guztiak zaudete gonbidaturik aurkezpen-solasaldi honetara. Etorri eta parte hartu!