Ez litzateke gezur handia Oteiza = Hutsa idaztea, bainan oraingoan formula aldrebesago bat aurkezten dugu bestelako elementu batzuk tarteko. Izan ere, ez da Hutsa artean landu den kontzeptu bat soilik, ongi ezagutzeko alderdi gehiagotatik begiratu behar zaion gai bat baizik. Formula hauxe izango dugu guk Hutsaren inguruko kontuak ezagutzeko bidelagun, formula honen esanahi ezkutukoa zein den argitzen saiatuko baikara. Dakizuenez, azaleko formula eta honakoa Kasimir + KasimirOteiza = Hutsa berdinak dira. Lehenengo bistadizoan ikusten dugunez, Hutsaren inguruan Oteizaz gain bi Kasimir ere ag...


Malevich-en "Lauki Beltza"ren inguruan Oteizak dioena:"No minimalismo conclusivo sino elementalismo de partida"Oteizaren ustez arteak hutsetik hasi (espresioaren bitartez hutsa okupatuz) eta berriz ere hutsean amaitzen ziren (beteriko huts hori ixiltasunaz, hutsaz, desokupatuz) zikloak zituen.Euskal Herrian horren ohikoak diren cromlech-ak guzti honen adibide bat besterik ez lirateke, prehistorian emandako artearen balizko ziklo honen itxiera markatzen diguten artelanak. Harrizko zirkulu single eta hutsak bestelako harri tumulu handiei (Stonehenge...) aurrez aurre.Kontextu honetan, Malevich...


Malevich

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2006-07-10 19:22

Gaur ireki dute Kasimir Malevich artista Ukrainiarrari eskeiniriko erakusketa Bilboko Arte Ederren Museoan.Malevich-ek Suprematismo arte mugimendua sortu zuen, besteak beste, errusiar iraultza komunistaren garai oparoenetan.Aukera paregabea dugu orain, ezbairik gabe XX. mendeko arte mugimenduen inguruan hitzegitean ezinbesteko bihurtzen zaigun artista honen lana ezagutzeko.Bere margolanik ezagunenetakoa den "Lauki beltza" izango da hemendik aurrera erabiliko dudan irudia.