(Merkatu-ikerkuntza irakasle baten purrustada) Boterea duenak galdetzeko baimena ere badu. Baimena eta beharra. Galdetuz, itaunduz, inkesta eginez, bere sudurra azken izkinaraino sartuz eusten dio botereari boteredunak. Besteok, menpeko horiok, erantzutea besterik ez dugu. Non ibili zara? galdetzen digu amak. ¿Qué hacía usted sentado a las ocho de la mañana en un bar cerrado? galdetzen digu poliziak. Zein da abangoardia sobietarren garrantzi politiko eta artistikoa? galdetzen digu irakasleak. Ze detergente marka nahiago duzu? galdetzen digu inkestatzaile irribarretsuak. Baina halako batean...