Posible al da bi tokitan batera egotea? Partikula subatomikoak zurrunak al dira? Ba al da materiarik? Eta arimarik? Harrigarria badirudi ere galdera hauek gaur egungo fisiko garaikideek planteatzen dituztenetariko batzuk besterik ez dira. Itaun hauen erantzunek garbi asko erakusten digute fisika garaikideak gure mundu ikusmoldea aldatu duela eta ezbairik gabe, etorkizunean ere aldatzera eramango gaituela. Zientziak orokorrean ordea betidanik, hominidoen garaitik ziur aski, eman izan dizkio ostiko indartsuak gizakiak mundua ulertzeko izan dituen pentsamolde desberdinei. Ezagupen hauen atzeti...


Ez litzateke gezur handia Oteiza = Hutsa idaztea, bainan oraingoan formula aldrebesago bat aurkezten dugu bestelako elementu batzuk tarteko. Izan ere, ez da Hutsa artean landu den kontzeptu bat soilik, ongi ezagutzeko alderdi gehiagotatik begiratu behar zaion gai bat baizik. Formula hauxe izango dugu guk Hutsaren inguruko kontuak ezagutzeko bidelagun, formula honen esanahi ezkutukoa zein den argitzen saiatuko baikara. Dakizuenez, azaleko formula eta honakoa Kasimir + KasimirOteiza = Hutsa berdinak dira. Lehenengo bistadizoan ikusten dugunez, Hutsaren inguruan Oteizaz gain bi Kasimir ere ag...