Pi zenbakiari buruz, gutxi asko denok dakigu zerbait:  π simboloaz adierazten dela, bere balioa 3.14159… dela, zirkulu baten diametro eta perimetroaren arteko erlazioa dela (Perimetroa = pi * diametroa)… Baina bada pi zenbakiak bezainbat propietate xelebre edo gehiago dituen beste zenbaki bat ere. Phi zenbakiak hain zuzen (urrezko zenbakia bezala ere ezaguna). Darren Aronofsky-ren pi filma ikusi baduzue agian ezagutuko duzue phi hau. Beno, edo agian hala eta guztiz ere ez, zeren eta filmean pi zenbakiaz baino gehiago phi zenbaki honetaz ari diren arren fita edo horrelakoren batez deitz...