Donostiako zinemaldian estreinatu zen Children of Men, umerik gabeko etorkizun bat proposatzen zuen film apokaliptikoa. Emakumeak haurdun geratzeari utzi diote, besterik gabe. Ideia ez da hain zoroa: arrazoi fisiologiko eta soziologikoak tarteko, jaiotze tasa apal-apala sufritzen dugu, eta etorkizunean ez da kontrako joerarik aurreikusten. Emakumeok haurdun geratzeari uzten badiogu, telebista-kateetako programatzaileek beren ardura partegatik erantzun beharko dute. Ziur naiz prokreazioarekin bukatzeko konspirazio baten hasieran gaudela. Eta konspirazioaren buruan: telebistako programazioa...