Dagoeneko hilabete baino gehiago pasatu da Euskal Herritik irten ginetik, eta hasierako asteetan berrikuntza asko izan genituen arren poliki-poliki egunerokotasunaren errutinara ohitzen hasi gara. Egunak geroz eta motzagoak dira negua hurbildu hala, eta ordu aldaketari esker, lanetik irteten garenerako gaua izaten da askotan. Elurra gogotik bota zuen astearen hasieran, baina eguenerako gehiena urtu egin zen eguzkiaren eta tenperatura goxoen eraginez. Gu bizi garen herria Karpatoen hasiera diren Beskydy mendien magalean egonik, Parke Naturalaren barne dagoela esan daiteke. Hau dela eta, i...


Tako eta arra

3
euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2007-05-15 17:48

Orain dela bi urte, Boga sistema erabiltzen hasi nintzenean, idazlan bat egiteko jolas zaharrak azaltzea eskatu zidaten. Ni txikitan futbolari amorratua nintzen eta horretan nenbilen ia denbora osoa, baina bizpahiru jolas ezberdin etorri zitzaizkidan burura, euren artean “tako eta arra”. Une hartan ia guztiz ahaztuta neuzkan jolasaren arauak eta gehiago jakiteko internetera jo nuen. Baina nahiz eta era desberdinetan bilaketa egin, erreferentzia oso gutxi topatu nuen. Gazteleraz, “Taco y arra” idatziz gero bakarrik benetako erreferentzia bat topatu nuen Tako eta arra jolasari buruz,  “v...