Oraindik ez zuen ongi loa harturik haizea bero bihurtzen ari zela. Eguzkia ere ausartago etortzen zen egun haietan eta almendrondoari are eta azkura biziago hazten hasi zitzaion, odol berriak igotzekoak zirelako. Haizeak almendrondoko loretxo bat ekarri zuen zeruan zehar. Hegaka, hegaka. Haietako batean, Trikuak ere, arantzak laztantzen zion bizitzaren usaina sumatu zuen eta begiak, esnatzeko prest, ireki ziren, berriro. Eta banan-banan, dakizkien hitz guziak ekartzen zituen gogora...  


Sodade

trikua 1456153143756 Trikuaren ibilaldia | 2007-02-16 00:22

Zeinek erakutsi diozu bide luze-luze hori? Zeinek erakutsi diozu bide luze-luze hori? São Tomé-rako bide hori. Sodade, sodade, sodade, nere São Nicolau lurraldearena. Idazten baldin badidazu, nik idatziko dizut. Ahazten baldin banauzu, nik ahaztuko zaitut ailegatuko zeran egun hartara arte. Sodade, sodade, sodade, nere São Nicolau lurraldearena.   http://www.esnips.com/doc/9735cea0-1453-4a5b-be0d-ceb979a1b967/Eleftheria-Arvanitaki--Cesaria-Evora---Sodade


  Zergatik zuriz, Ilbeltz, bihotza dezu zipriztindurik?


Adièu siatz Triku lagun min, Gaur Carcassona aldean hotz sarkorra ari du, gazteluko harrietan ere sartuta omen da eta haizea ormetako pitzaduren artetik pasa da, txistu eta oihu eginez. Gaurkoa hotz sarkorra da, egitan, gure Okzitania hilkorrean. Agian eguraldiaren gauzak izango dira, baina gaur nekatuta altxatu naiz, borroka egiteko gogorik gabe. Nekagarria egiten zait, egia esan, egunero gudari aktiboa izatea. Orain bertan, etxe batetik kanta bat etortzen ari zait, "Se canta" delakoa -nere hizkeran [se'kanto] ahozkatzen da-. Kanta eder eta tristeena zait eta, entzutean, guda galduak burur...


Goikorik?

trikua 1456153143756 Trikuaren ibilaldia | 2006-09-18 20:06

Trikua esnatu zenetik, denborak egunen batzuk atzean utzi ditu eta, nahiz eta izakiren batzuekin hitz egin, Trikua bakarrik egon ohi da. Gau batean, orokorrean horretako pentsamenduak gauetan gertatzen baitira, amak, haurra zenean, esaten ziona gogoratu zuen: -Ttipitxo, gorde buruban ongi esango'ikeana! Lokartu baño lehen, oyan sartu aurretikan, ez ahaztu errezatzia, pakian lo itteko. Hola bakarrik Goiko Trikuba, Goiko gure Aita, kontent egongo baita! Txikitan bai kontuan hartzen zuela, baina urteak aurrera joaten ziren neurrian pentsakera berriak bururatu zitzaizkion eta otoitz&n...


Arretaz, zizaren bila Trikua basotik zebilen. Betiko bidea jarraitzen zuen, aldaketarik gabeko geldialdiak ere egiten. Etxe-zulotik errekaraino ibiltzen ohi zen, eroritako hostozko bidexkatik pasatzen. Orduan, ahots bat aditu zuen, atzean: -Iepa, kirikiño! Berrixe zare hemen, ala? Trikuak burua altxatu zuen hitz egiten ari zitzaionarengana: -Barkatu, nola esan dezu? -Bai, kirikiño berrixe zaren esaten neutzun, hemen, gure ausoan. -Kirikiñoa? Ez, ez, ni trikua naiz... Zu izango zera kirikiñoa! Arrats osoan eztabaidan izan ziren biok, Kirikiñoa eta Trikua, amore eman gabe, eta gaua joan...


"Esnatu da trikua habi hosto lehorrez egindakoan" Begiak ireki ondoren, bi mila usain iritsi zaizkio. Batzuk urrunetik ailegatuak dira, Zuberoa baino urrutiago baitira. Beste batzuk gertu-gertu dira, etxeko usainak, joan zen haurtzaroko oroitzapenak. Ohatzetik altxatu eta gero, besoak eta zangoak luzatu ditu eta komunara joan da, garai luzean zehar lotan egon delako. Gorputza eta burua ere esnatuak izan dituenean, zerbaitxo jatera joan baino lehen, leihora hurbildu da. Zarata bitxiak dira handik, zuhaitzen atzean, eta, larrezko bideen ordez, zementuzkoak hazi dira. "Bide grix haiek ere oyak...