ESPAZIO ASTEA 2012 -  ZENBAT URTE DITUZU?Urtearen definizioa aztertu duzu eta badakizu zer esan nahi duen: lurrak Eguzkiari bira oso bat emateko behar duen denbora, jakina. Horren arabera dakizu zure adina, 10 edo 11 urte.Definizioa kontutan hartuta, gure sistemako planeta guztietan adin berdina ote duzu? Urteak iraupen berdina ote du planeta guztietan? Eta egunak, berdin irauten ote dute? Atera ondorioak eta ikusi zure adina planeta desberdinetan horretarako azpiko irudia sakatuz. Gelaxkan sartu zure jaioteguna eta ikusi gaztetu edo zahartu ote zaran. Behatu ere zenbat egun dit...