"Ispilua" antzezlana ekarriko dugu Zubietara ekainaren 17an. Ez pasatzen utzi!Ordua: 22:00.Tokia: Kaxkape.Egilea: Ion Martinez.Aktoreak: Ion Martinez eta Saioa Royo.Sinopsia: bikoteak askotan larunbat gau batean ezagutzen dute elkar, eta gizarteak bikotekidea ez uzteko presioa egiten digu; harekin ezkondu, etxea erosi eta seme-alabak izateko». Fikzioa eta errealitatea nahastu dituzte. Bikoteei buruzko antzezlana da, oso zuzena eta kritikoa, inolako itzulingururik gabe.Iraupena: 40 min.Nori zuzendua: 16 urtetik gorakoentzat.Antolatzailea: Zubieta Lantzen.


Santio festetako igandean, hilak 26, 17:00etan bikotekako bizikleta eta korrika desafioa jokatuko dugu. Sariak: irabazleentzat, txapel bana; beste guztientzat, herritarren txaloak.Bikotekideak neska-mutilak izan behar dira; batek bizikletaz zirkuitu luzeari 3 buelta eman behar dizkio eta besteak lasterka zirkuitu motzari 2 buelta.Hau da bizikletazko ibilbidea:tagzaniapaste Bizikletazko ibilbideaEta hau korrika egin beharrekoa:tagzaniapaste Korrikalarien ibilbideaHauek dira orain arte izena eman dutenak: Korrikalaria. Txirrindularia. Arantxa E. Tomas I. Doltza. ...


Ostiralean herriko txirrindulariek egindako bileran aukeratu zuten jada zein izango den bizikletarako zubietarron uniformea. Egin klik irudiko zerrendan eta arropa mota bakoitzaren prezioak ikusiko dituzue. Oharrak: tiranterik gabeko kuloteek 5 € gutxiago, gelezko badanekin 6 € gehiago, lycra “ona” 2 € gehiago, mangitoak 10 € eta pernerak 17€. Eñaut astean zehar saiatuko da mailloten taila guztiak Zubietara ekartzen eta interesa duzuen guztiok, di-da, ostiralerako arropak probatu, aukeratu eta eskaera egin beharko duzue; jo ezazue Olatz-Eñautengana (696970368) edo Denisengana (65872142...