Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/11/07 22:16:25.368 GMT+1

Igandean (13) mendiko bizikletaz txangoa eta bazkaria



Igande honetan irteera egingo dugu Zubietako txirrindulariak. Mendiko bizikleta hartu eta gure inguruan buelta bat emango dugu 2 edo 3 ordutakoa.
 
Eguerdian bazkaria Joko-Garbi soziedadean.
 
Izena emateko bidali e-maila hona: m.berasategi@telefonica.net

Animatu, eguraldi ederra dator-eta...
 

Nork: zubietalantzen.2011/11/07 22:16:25.368 GMT+1
Etiketak: mtb zubieta | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/11/07 22:02:39.577 GMT+1

In-line patinaje ikastaroa azaroaren 19-20an

Aurten ere umeentzako patinaje ikastaroa antolatu dugu.

  • Noiz: azaroaren 19 eta 20an, 11:00-13:00
  • Non: Zubietako frontoi estalian
  • Norentzat: 6 eta 14 urte bitarteko umeentzat
  • Prezioa: 10 euro
Gehienez ere 15 umerentzako lekua dago eta, horrenbestez, azkar ibili eta eman izena telefono honetan: 660779160

Nork: zubietalantzen.2011/11/07 22:02:39.577 GMT+1
Etiketak: patinajea inline zubieta | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/06/06 21:21:15.834 GMT+2

"Ispilua" antzezlana ekainaren 17an

"Ispilua" antzezlana ekarriko dugu Zubietara ekainaren 17an. Ez pasatzen utzi!


Ordua: 22:00.
Tokia: Kaxkape.
Egilea: Ion Martinez.
Aktoreak: Ion Martinez eta Saioa Royo.
Sinopsia: bikoteak askotan larunbat gau batean ezagutzen dute elkar, eta gizarteak bikotekidea ez uzteko presioa egiten digu; harekin ezkondu, etxea erosi eta seme-alabak izateko». Fikzioa eta errealitatea nahastu dituzte. Bikoteei buruzko antzezlana da, oso zuzena eta kritikoa, inolako itzulingururik gabe.
Iraupena: 40 min.
Nori zuzendua: 16 urtetik gorakoentzat.
Antolatzailea: Zubieta Lantzen.

Nork: zubietalantzen.2011/06/06 21:21:15.834 GMT+2
Etiketak: zubietalantzen antzerkia zubieta | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/05/02 22:06:59.875 GMT+2

Eskola txikikoen kultur astea

Eskola txikikoek aurten ere antolatu dute kultur astea eta maiatzeko bigarren astean izango da.

Hau da prestatu duten egitaraua:

Astelehena 9
17:00 - 19:00 Gurutze Gorriko lehen sorospen hitzaldia (I)
17:00 Ipuin kontalaria
Ondoren jokoak

Asteartea 10
17:00 Zaldiak eta pottokak

Asteazkena 11
17:00 - 19:00  Gurutze Gorriko lehen sorospen hitzaldia (II)
17:00 Ipuin kontalaria
Ondoren Filma

Osteguna 12
17:00 Altxorraren bila jokoa
18:00 Txokolatada
Ondoren Buruhandiak

Ostirala 13
17:00 Dantza saioa
Ondoren Merienda

Larunbata 14
10:00 - 14:00 Puzgarriak
14:30 Bazkaria (izena emateko azken eguna, asteazkena 11) Ikastolako ohar-taulan.
17:00 Pailazoak


Animatu eta parte hartu!

Nork: zubietalantzen.2011/05/02 22:06:59.875 GMT+2
Etiketak: kultura zubieta | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/04/02 21:48:50.856 GMT+2

Flash mob arrakastatsuaren irudiak

Honatx martxoaren 20ko flash mob arrakastatsu eta historikoaren zenbait irudi:


ZZenbait argazki, hemen eta hemen.
ZZorionak denoi!

Nork: zubietalantzen.2011/04/02 21:48:50.856 GMT+2
Etiketak: erraustegirikez zubieta | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/02/15 17:00:33.129 GMT+1

Flash mob entseguak astelehen eta ostiraletan

ADI zubietarrok, egun gutxi dugu zarauztarrek bota diguten erronkari heltzeko. Martxoaren 20an baietz 2000 lagun Zubietan elkartu erraustegiaren kontra dantza egiteko! Zarauztarrek musika eta koreografia prestatu dute, orain guk ikasi egin behar... Entseguak egiten ari gara astelehenero 17:00etan (eskola txikoko gurasook antolatuta) eta ostiralero 19:30ean, frontoian edo Kaxkapen. Zatoz eta ekarri lagunak, lankideak, ikasleak, dantzazaleak! Hartu nahi dugu arnas...
Entseguak intimitatean egin nahi badituzu, tori bideoa:

Nork: zubietalantzen.2011/02/15 17:00:33.129 GMT+1
Etiketak: dantza flashmob erraustegirikez zubieta | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

2010/11/30 22:18:32.581 GMT+1

In-line patinaje ikastaroa, abenduaren 11 eta 12an

Aurreko 2 urteetan bezala, aurten ere in-line patinaje ikastaroa antolatu dugu.
  • Noiz: abenduaren 11-12an, larunbatean eta igandean.
  • Non: Zubietako frontoi estalian.
  • Ordutegia: 09:00-11:00 helduentzat, 11:00-13:00 umeentzat.
  • Prezioa: helduek 10€, umeek 5€. Famili osoak 25€.
  • Materiala: norberak ekarri behar ditu patinak, babesak eta kaskoa.
  • Izen-ematea: zubietalantzen@gmail.com edo jo Josune Iparragirre edo Denisengana.
* Ikastarorako ez dugu aseguru berezirik eskainiko.
**
Ikasle-kopurua mugatuta daukagu (20 bat heldu eta 15 bat ume) eta, beraz, izena lehenbizi eman dutenentzako gordeko dugu lekua.



Patinatzen hasi eta Zubieta eta Santuenea artean ibiltzeko maila hartu nahi baduzu edo jada lortua daukazun maila hori hobetu nahi baduzu, eman izena lehenbailehen eta zatoz ikastarora. Animatu!

Nork: zubietalantzen.2010/11/30 22:18:32.581 GMT+1
Etiketak: skating zubieta | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/11/22 17:15:56.696 GMT+1

Zubietako I. Bira, mendiko bizikletaz

Igandean, 09:00etatik Zubietako plazatik abiatuta, Zubietako I. Bira egingo dugu, mendiko bizikletarekin Andatza inguruan.

Animatu eta parte hartu, lagun giroan ibiliko gara eta erritmo guztientzako lekua egongo da...

Etxeko dutxaren beroaren ondoren, elkartean bazkaria egingo dugu. Bazkarirako izena emateko, ostirala baino lehen bidali e-maila zubietalantzen@gmail.com helbidera edo abisatu Mikel Berasategiri.



Ibilbidea, bi hauen nahasketa izango da, noski...
http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=605298
http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=223326

Igandean 09:00etan herriko plazan ikusiko dugu elkar. Animatu!

Nork: zubietalantzen.2010/11/22 17:15:56.696 GMT+1
Etiketak: mtb andatza zubieta | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/10/19 13:00:21.181 GMT+2

Euskal Jaiko argazkiak

Euskal Jaiko irudi batzuk bildu ditugu hemen baina zureak ere behar ditugu, bidali politenak zubietalantzen@gmail.com helbidera eta denok ikusteko moduan jarriko ditugu. Aurrez milesker!

Nork: zubietalantzen.2010/10/19 13:00:21.181 GMT+2
Etiketak: zubieta | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/10/15 16:40:34.856 GMT+2

Bizikleta desafioa

Zubieta Lantzeneko txirrindulariek deia egin nahi dizuete datorren igandean, urriak 24, Hernani-Goizueta desafioan eta ondorengo bazkarian parte hartzeko.
 
Irteera 10:00etan izango da eta parte hartzeko ez daukazu Klenbuterolik hartu beharrik, ezta sasoiko egon beharrik ere (25 km. dira eta egongo da kotxez bueltatzeko aukera). Helburua ondo pasatzea eta izerdi pixka bat ateratzea da. Eta, nola ez, bazkal giroan elkar xaxatzea.

Iazko parte hartzaileak (edo saiatu zinetenak) hauek izan zineten: Xabier Zudaire, Josune Iparragirre, Mikel Erauntzetamurgil, Xabier Zaldua, Mikel Berasategi, Eñaut, Mikel Aranburu, Xabier Arregi, Garbiñe, Iñigo, Joxe Mari, Zigor, Aitor, Jasone, Asier Azpiroz, Kike, Mikel Del Puerto, Unai Agirre, Nekane Eizagirre, Eusebio, Iker, Joseba Larburu, Denis, Alazne, Imanol Olaizola eta "Lasturko bat".

Animatu besteok ere eta baieztatu izenak (zuenak + ingurukoak) lehenbailehen Lertxundiko Joxemirengana joz.

Nork: zubietalantzen.2010/10/15 16:40:34.856 GMT+2
Etiketak: kirola zubieta | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)